EHUk ez du akordio berririk sinatuko CAFekin, giza eskubideak urratzen dituen Jerusalemgo tranbia utzi arte

  • Hainbat lagun elkartu da ekainaren 19ko goizean EHUko Gipuzkoako errektoreordetzaren egoitzan, Ibaetan EHUk CAFekin dituen harremanak eten ditzala eskatzeko. Gipuzkoako campuseko errektoreorde Agustin Erkizia Olaizolak adierazi die EHUk ez duela akordio berririk sinatuko CAF enpresarekin, horrek, Jerusalemgo tren arinaren proiektua bertan behera utzi arte.


2024ko ekainaren 19an - 16:36
Azken eguneraketa: 17:37

Euskal Herriko CAF multinazionala Jerusalemgo tranbiaren eraikuntza garatzen ari da nazioarteko araudiak urratuta. Palestinarrei lapurtutako lurrak dira eta CAFi esker sionisten koloniak hobeto komunikatuko eta finkatuko dira. Hori ezaguna da aspalditik eta Euskal Herrian dozenaka protesta piztu ditu proiektuak, eta nazioarteko kanpaina baten jo-puntua da. Halere, hori ez da arazoa izan EAEko unibertsitate publikoarentzat negozioaren izenean giza eskubideak urratzen dituen multinazionalarekin hainbat proiektu elkarlanean abiatzeko.

CAF eta EHUren arteko elkarlan nagusia Bilboko Ingeniaritza eskolan duten EHU-CAF unibertsitate-enpresa gela da. Hortik bideratzen dituzte gradu eta master amaierako lanak, doktore tesiak, hezkuntza-ikastaroak, mintegiak, jardunaldiak, praktikaldiak eta beste.

Gipuzkoan ez, baina Bizkaian?

Palestinan giza eskubideak errespetatzen ez dituzten eragileekin harremanak etengo zituztela erabaki zuen EHUko Gobernu kontseiluak apirilean. Baina Bilboko ingeniaritza eskolan duenaren pareko akordio bat sinatzeko asmoa agertu du EHUko Ibaetako gobernu batzordeak, Gipuzkoan ere CAF Gune bat sortzeko. Ekainaren 19an Gipuzkoako Campuseko batzordearen bileran proposamen hori lantzeko asmoa zuten hasiera batean eta horregatik, Gipuzkoako BDZ mugimenduak eta EHU Palestina taldeak deituta, hainbat lagun elkartu da egoitzaren aurrean "EHU: CAFekin akordiorik ez! Israeli Boikota" lelopean.

Azkenean ez dute proposamena bileran landu, baina elkarretaratzea amaituta, Ibaetako errektoreorde Agustin Erkizia Olaizolak adierazi die EHUk ez duela akordio berririk sinatuko CAF enpresarekin, horrek, Jerusalemgo tren arinaren proiektuan jarraitzen duen bitartean. BDZ taldeko kideek albiste baikorra dela azpimarratu dute, eta Gipuzkoako Errektoreordetzaren "erabakia txalotu" eta EHUko Errektoretzari exijitu diote Bilboko Ingeniaritza Eskolan duen ituna bertan behera uzteko, baita AXA zein HP enpresekin dituzten harremanak eteteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
2025-05-16 | Gedar
60.000 euroko isuna Indar Gorriri, sionismoaren aurkako mezu batengatik

"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.


2025-05-15 | Gedar
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiako Estatuko musika-jaialdi gehienak bereganatu ditu

KKRk urtarrilean erosi zuen Superstruct sustatzailea, Sónar, Viña Rock edo Resurrection Fest jaialdiak sustatzen dituena besteren artean. Palestinaren kolonizazioari lotutako higiezin-jardueretan eta Israelgo sektore teknologikoan parte hartzeagatik seinalatu dute... [+]


Israel Eurovisionetik kanpo uzteko eskatu dute dozenaka artistak

Europako Irrati-telebisten Batasunari zuzendua da artisten maiatzaren 6ko agiria. Eurovisionen parte hartu izan duten 72 artistak ohartarazi dute Eurovisionek "ezin duela gizateriaren aurkako krimenak estaltzeko balio ukan".    


2025-04-03 | Gedar
Israel Premier Tech talde sionista Lizarrako txirrindularitza-lasterketa batetik kanporatzea lortu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


2025-02-10 | Hala Bedi
Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Palestinarenak (eta munduarenak) egin du

Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:

  • Aspaldikoa da, XIX. mendearen hondarrean... [+]

2024-12-16 | Leire Ibar
McDonald’si boikota egiteko eskatu dute Bilboko Santutxu auzoan, Israelekin duen harremanagatik

Ehunka pertsona mobilizatu dira ostiralean Santutxun ireki berri dutenMcDonald’s jatetxearen itxiera eskatzeko. Enpresa amerikarraren aurkako boikot kanpainan aktiboki parte hartzea eskatu du mobilizazioa deitu duen Bilbo-Palestina herri ekimenak.


2024-12-12 | Leire Ibar
Palestinarekin elkartasunez, McDonald’s berriari boikota egitera deituko dute Santutxun

Abenduaren 13an mobilizazioa antolatu dute Santutxun (Bilbo), enpresa amerikarra palestinarren aurkako genozidioaren parte dela salatzeko. Auzoko kideek azpimarratu dute ez dutela nahi auzoan sarraskiari sostengua ematen dion enpresa multinazionalik.


2024-12-06 | Julene Flamarique
Gabonei begira, Carrefourri boikota egiteko dei egin du BDZ taldeak

Gabonetan “mahaian sionistarik ez esertzeko” galdegin du taldeak. Boikotaren eraginez, supermerkatu kate frantziarrak behera egin du salmentetan, eta berriki Jordanian saltokiak itxi ditu.


2024-12-06 | Hala Bedi
Xabi Losada, Palestinarekin Elkartasuna
“Israelgo estatu terrorista ez da soilik harreman militarren bidez sostengatzen”

Palestinarekin Elkartasunak "sionistekin harreman oro etetera" deitu du. Kanpaina bat jarri dute abian Euskal Herriak Israelgo estatu terroristaren bizirautea bermatzen duten harreman militar, diplomatiko eta kulturalak seinalatu eta hauen etetea exijitzeko. Pasa den... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


Eguneraketa berriak daude