EHE

EHEren deia Euskaraz Bizi Egunerako: Euskararen alde egotetik euskaraz egitera

  • Euskal Herrian Euskaraz taldeak Otxandio aukeratu du aurtengo Euskaraz Bizi Egunerako. Apirilaren 18rako egun osoko egitaraua prestatu du. Taldeak euskaldun guztiei dei egin die euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatzeko.


2015eko apirilaren 17an - 09:44
Apirilaren 18an Otxandiora joateko egindako deialdia. Argazkia: EHE.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

EHEren iritziz, “euskaraz bizitzea gure esku dago, baldin eta hiztun aktiboak bagara. Geldirik bagaude, isil-isilik, akabo. Egotea ez da nahikoa; egin egin behar dugu, indarrak eta grinak batu, gogoa martxan jarri, euskaldunak ahaldundu eta herri euskalduna mugiarazi”.

Aurtengo euskaltzaleen topaketarako Otxandio aukeratu dute, besteak beste, herri euskaldun horrek euskararen alde egiteko prest dagoela erakutsi duelako. Festa giroa izango du egunak eta tartean izango dira musika, dantza, haurrentzako tailer eta jolasak, eta 500 lagunentzako herri bazkaria. Egitarau zehatza EHEren blogean aurkituko duzu.


EHE kanalean gehiago
2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
EHE: "Legea ez da euskalgintzak aldarrikatutakora hurbildu ere egiten"

2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...