EH Bilduko alderdiak egitura bakarrean elkartzearen alde azaldu da Aralar

  • EH Bilduk "siglak gainditu" eta koalizioko alderdiak bateratzearen alde egin du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak, “ezkerreko fronte soberanista” lortzeko asmoz. Alderdiak azaroan egingo duen kongresua aurkezteko agerraldian egin ditu adierazpenak, Rebeka Ubera alderdiko idazkariarekin eta Dani Maeztu koordinatzaile-ordearekin batera.


2014ko irailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Maeztu, Ubera eta Zabaleta Aralerren VI. kongresua aurkezteko agerraldian. (argazkia: El Pais).

Aralarrek beti ezker abertzale “zibil eta plurala” bultzatu duela azaldu du Zabaletak eta bide horretan, siglak gainditze aldera urratsak emateko garaia dela. “Alderdien interesetatik kanpo, gizarteari ezkerreko fronte soberanista zabala” eskaintzeko Aralarrek ekarpena egingo duela azpimarratu dute.

Funtzionamenduaren normalizaziorako izateaz gain, “koalizioetako barne egiturak demokratizatzeko” beharrezkoa dela azaldu dute. Herri Batasunarekin berdina gertatu zela gogorarazi du Zabaletak; hainbat alderdik osatutako koalizioa izatetik, formazio bateratua izatera igaro zela.

Aralarren ikuspuntutik egindako planteamendua dela zehaztu du Uberak eta erabakia EH Bildu osatzen duten alderdi guztien artean hartu behar dela.

Zabaletaren ordezkoa eta ponentzia berria kongresuan eztabaidagai

Aralarren VI. Kongresua azaroaren 8an eta 15ean izango da, lehena Bilbon eta bigarrena Iruñean. Alderdiaren ponentzia politiko berria onartuko dute. Militanteek eztabaidatuko dituzten gaien artean egongo da EH Bilduko alderdiak bateratzearena.

Kongresuko beste puntu garrantzitsua, koordinatzaile nagusi berriaren hautaketa izango da. Zabaletak utzitako kargua nork hartuko duten oraindik ez dutela pentsatu azaldu dute, eta Uberak eta Maeztuk ez dute argitu hautagaitzarako aurkeztuko diren.

Aralarrek alderdi barruan egin nahi duten berrantolaketaren baitan eta EH Bilduren “eboluziora” egokitzeko, koordinatzaile-ordearen kargua desagertu egingo dela aurreratu du Maeztuk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aralar
2020-10-02 | Guaixe .eus
Ugatza Pirinioetatik hedatzen ari da eta dagoeneko Aralarrera iritsi da

Pirinioetatik hedatzen ari da hegazti harraparia. Dagoeneko Nafarroako bederatzi eskualdetan dago. Ugatza aurten hazten saiatu den lurraldeetako bat Aralar izan da, espezie horren hedapen naturalean kolonizatu zen Pirinioez kanpoko lehen lurraldea. Lurralde horren... [+]


2017-11-29 | Rebeka Ubera
Aralar ondoren

Ez da amaiera, ziklo baten helmuga da: Ezker Abertzaleko kideon konpromisoa ez delako alderdi baten hasierarekin hasten edo amaierarekin bukatzen; Aralarrek ordezkatzen duen sentsibilitatea Aralar alderdia izan aurretik bazelako eta Aralar alderdia desegiten denean izan izango... [+]


2017-09-13 | ARGIA
Aralar alderdiaren ibilbidea amaitzea proposatu du zuzendaritzak

Aralar alderdiak abenduan egingo du VII. kongresua eta zuzendaritzak proposatuko du hor amaitzea 2002an hasitako ibilbidea.


2014-12-04 | Mikel Asurmendi
Rebeka Ubera
"Podemosek trantsizioan eman ez zen apurketa gauzatzen lagundu dezake"

Elgeta, 1972. Aralarreko idazkari nagusia da, VI. Biltzarraren ostean. Biltzarrean landu dituzten gaiek Kataluniako prozesu subiranozaleaz hitz egitera bideratu gaituzte: “Kataluniako prozesua eredugarria da, herritarrei eman behar zaie protagonismoa. Alderdiek eta... [+]


2014-09-17 | Judith Perez
Abortua zentro publikoetan egiteko aukera jaso du Nafarroako Osasungintza plan berriak

Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak asteartean onartu du 2020rainoko plana, UPN, PSN eta Izquierda-Ezkerraren aldeko bozkekin eta Bildu, Aralar eta PPNren abstentzioekin. Legebiltzar-taldeen 77 proposamenetik 76 hartu dituzte kontuan.


Eguneraketa berriak daude