Kepa Pikabea preso hernaniarrak egindako eskaera ez aintzat hartzea erabaki du Konstituzionalak. Ez da kasua aztertzera sartu ere egin, bere ustez ez baitago eskubide urraketarik Gorenak bere ebazpenean hartutako erabakian.
2014ko abenduan Espainiako Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioak Santiago Arrozpide, Alberto Plazaola, Rafael Caride eta Pakito Mujikaren espetxe zigorrak berrikustea agindu zien hauen kartzelei eta kontuan hartzea –Europar Batasunak eskatzen duen gisan– presoek Frantzian egindako espetxe denbora.
Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak, alabaina, helegitea jarri zion erabakiari eta Auzitegi Gorenera eraman zuen; honek atzera bota zuen Lehen Sekzioaren erabakia, esanez Europako zuzentarauak ez ziela eragiten preso hauei. Eta hala erabaki ahal izan zuen, PPk 2014ko abenduaren 3an lege organiko bat onartu zuelako esanez Europako arau horrek ez ziela eragingo EBn 2010. urtea baino lehenago jarritako zigorrei.
Orain, Konstituzio Auzitegiak berretsi egin du Gorenaren tesia, esanez honek ez zuela hartu presoari etzeraeraginez eragingo zion neurririk. Goreneko zein Konstituzionaleko magistratuak, dena den, zatituta daude gaiarekiko. Goreneko epaian bederatzi magistratuk presoen babes eskariaren aurka egin zuten eta seik alde; Konstituzionalean zazpik aurka egin zuten eta bostek alde.
Orain, gaia Estrasburgoko Auzitegira eramango da, baina honek erabaki orduko urteak pasa daitezke.
Ezin da gehiago luzatu lelopean, presoentzako espetxe politika arrunta ezartzea eta iheslarien eta deportatuen itzulera eskatuko dituzte Bilbon, urteroko legez. Horrekin batera, presoen eskubideak defendatu eta, batez ere, Euskal Herrian “konponbidearen, bakearen eta... [+]
Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Hirugarren graduan dagoen preso baten eta bere ilobaren mendi bueltan girotutako laburmetraia aurkeztu du Hatortxurockek. Kalera irteten diren presoei harrera duina emateko beharra aldarrikatu nahi dute lan honekin.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.