Eako Poesia Egunek egoera ekonomiko eta soziala izango dute ardatz

  • Uztailaren 19tik 21era izango dira Eako Poesia Egunak, hamargarren edizioa. Inoiz baino gehiago, gaur egun bizi dugun egoera sozioekonomikoa eta poesia bat egiten ahaleginduko dira. Asun Landa Herrijeri Emon Arnasa elkarteko kideak nabarmendu du beharrezkoa dela poesiak egungo errealitateaz gogoetatzea.


2013ko uztailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Eako Poesia Egunen aurkezpena. Argazkia: Bizkaie.biz
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gabriel Arestiren bertso lerro bat baliatu dute lelo moduan: Ikusgarria da hemen bidegabea. Hitzaldiak, errezitaldiak eta musika emanaldiak han-hemen izango dira. Patxo Telleriak Arestiren Euskararen izen poetikoak testuaren irakurketa dramatizatua egingo du. Azken aldian poesia lanak argitaratu dituzten Rikardo Arregi, Hedoi Etxarte, Castillo Suarez eta Oier Guillan izango dira haien lanak aurkezten. Gonbidatu berezia berriz, Fabiana Boer Donostian bizi den argentinarra da.

Mikel Martinez eta Iñaki Ziarrustak Mikel Antzak propio Earako sortutako testua (Sumak kawsay) irakurriko dute. Urrats galduen bidea ikuskizuna ere propio atondu dute antolatzaileek. Burdinola bat oinarri hartuta ibilbideko testuak sortu dituzte. Ainhoa Alberdik ikuskizun bat eskainiko du han bertan eta Idoia Beratarbidek instalazio bat paratuko du.

Kantuan arituko dira Eñaut Elorrieta, Josu Bergara eta Eñaut Etxamendi. Luzien Etxezaharretak berriz, hitzaldia eskainiko du.

Egitaraua antolatzaileen webgunean ikus daiteke.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!