EAJk Espainiako aurrekontuei emandako babesa salatu dute Sabin Etxea parean

  • EAJk Bilbon daukan egoitza aurrean bildu dira, protestan, AHT Gelditu Elkarlana, Etxeko Langileen Bizkaiko Elkartea, Berri-Otxoak eta Kakitzat Koordinadora Anti-Militarista.


2018ko maiatzaren 28an - 13:14
Kolektiboak protestan, Sabin Etxea aurrean (Juanjo Basterra)

Espainiako aurrekontuak onartzeko EAJk emandako babesa kritikatu dute kolektiboek, eta honek gastu sozialen murrizketa eta gastu militarren igoera dakartzala salatu. Kolektiboek adierazi dutenez, asteazkenean onartutako aurrekontuetan %7 igotzen da Defentsa Ministeriora bideratutako aurrekontua. “Honi gehitu behar zaio ‘Defentsa Materian Ziklo Berri Inbertitzailea’ programaren bidez aditzera emandako BPGren %2 arteko gastu militarraren igoera: honen lehen faseak armamentu erosketarako zazpi programa barne hartzen ditu, 11.000 milioi euroko balioagatik”, gehitu dute.

Azpiegitura handietan egiten den errekurtso publikoen xahutzea salatzeko ere baliatu dute protesta. Eman dituzten datuen arabera, AHTren obretarako Lakuako Gobernuak esleitutako 156,2 milioi euroei diru publikotik bideratutako beste 299 milioi euro gehitu behar zaie.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizarte politikak
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren araudi berriak "isilpean" murrizketak dakartzala salatu dute

ESK sindikatuaren Argilan plataformak, Berri Otxoak plataformak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak helegitea jarriko diote DSBEaren araudi berriari, prestaziorako sarbidea mugatu eta "eskubide gehiago murriztuko" dituelako euren esanetan.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Pobreziaren kontrako “euskal sistema”

EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari... [+]


Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berria indarrean sartu da kritika artean

Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]


Ertzaintza egunero miaketak egiten ari da prestazio ekonomikoak eskatu dituen jendearen etxeetan

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen hasi aurretik ere, prestazioa eskatu duen jendearen etxeak arakatzen ari da Ertzaintza: “Prebentzioaren izenean, egunero-egunero ari dira etxeetan sartzen; astakeria da eta jendea beldur da, modu oldarkorrean ari direlako,... [+]


Eguneraketa berriak daude