EAJ vs. EH Bildu: jokoan dauden 16 udal

  • Hauteskunde bakoitza bere denborak eta espazioak baldintzatzen du, herritar batek ezberdin bozkatu edo abstenitu dezakeelako estatu espainiarretako hauteskundeetan, foraletan edo bere udalerriari dagokionean. Historikoki boza ez da bereziki aldakorra izan Euskal Herrian: EAJk baditu bere gotorlekuak, EAk ere bai eta ezker independentistak bere plazak, UPNk bere feudoak eta PSOEk bere bunkerrak. Baina bozka geroz eta aldakorragoa da eta herritarren gehiengoa jada ez da atxikitzen alderdi bakarrarekin lehen bezala, onean eta txarrean, heriotzak banandu arte.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 8an - 10:43
Andoni Ortuzar eta Arnaldo Otegi, EAJko eta EH Bilduko buruzagiak hurrenez hurren.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azken hauteskundeek utzitako emaitzek, agian, udal eta foru hauteskundeetarako pista batzuk eman diezazkigukete, eta horri erreparatuta osatu dugu zerrenda hau: EH Bildu eta EAJren artean lehian egon daitezkeen 16 herri.

Albiste hau Zuzeuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Eguneraketa berriak daude