EAEn irakasleen ordezkapenak berrezartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

  • Martxoaren 12an, baja edo baimenen bat hartzen duten irakasle titularrak ordezkatzeko prozedura eten zuen Eusko Jaurlaritzak. Presioa egin du hezkuntza komunitateak, ikasle guztien hezkuntza eskubidea bermatzeko ordezkapenak berriz martxan jartzea ezinbestekoa dela aldarrikatuz eta Jaurlaritzak orain dio ordezkapenak beteko direla bakarrik bi mailatan eta "ezinbesteko" direnean.


2020ko apirilaren 02an - 14:04

Irakasleak lanez gainezka daudela eta telelana ere lana dela aldarrikatu dute hiru aste hauetan. “Ikasle guztiek ez dute irakaslerik merezi? Zer egingo dute LH-ko ikasleek? Eta Batxilergoko 2. mailan dauden ikasleek?” galdetu dute ordezkapenak berrezartzearen alde egunotan kanpaina martxan jarri dutenek. Eskaera egin diote zuzenean Eusko Jaurlaritzari.

Ordezkapenak bere osotasunean ez dira beteko

LABek iragarri du hezkuntza komunitateak egindako presioaren ondorioz "Lakuak ordezkapenak betetzeari atea zabaldu" diola eta gaineratu du "hemezortzi egun berandu" datorrela neurria. Aldiz, STEILASek zehaztapenak egin nahi izan ditu: "Ordezkapenak lehen egunetik eta bere osotasunean ez dira beteko. Batxillergoko 2. mailan eta Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak baino ez omen dira ordezkatuko, administrazioak 'ezinbestekotzat' jotzen dituenean".

Irakasleen ordezkapenak esleitzeaz arduratzen den –eta etenda dagoen– Ordezkagunea programa berriz martxan jartzeko datarik ere ez dago, "zurrumurruak besterik ez", gehitu du STEILASek.

Dirudienez, irakasleren bat faltaz gero, gainerakoen artean hutsunea betetzea da Jaurlaritzaren asmoa, baina ez da serioa. Koronabirusaren krisia baliatuz, hezkuntzan murrizketak egitea leporatu dio Lakuari ELA sindikatuak.

Irakaskuntzan egoera ahulenean daudenen artean ditugu behin-behineko irakasle ordezkoak, eta horiek kaltetzen ditu Jaurlaritzaren neurriak. Plazak ezin bete, soldatarik kobratu gabe geratu dira, langabezian, eta puntuak ezin gehitu.

Nafarroan lortu dute

"Eusko Jaurlaritza egiten ari dena legez kanpo dago", salatzen dute eskaeran eta azpimarratzen dute Nafarroan eta Errioxan, "sindikatuen eta langileen salaketa eta bultzadaren ondorioz", ordezkapenak berriro funtzionamenduan jartzea lortu dutela.

"Dena den, adi egon beharko dugu euren hitza betetzen ote duten. Hemezortzi egun berandu dator neurria”, ohartarazi du LABek.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude