EAEn azpikontratatutako osasun-garraioaren greba mugagabea hasi da

  • Astelehenean, otsailaren 19an, EAEko anbulantzietako langileek greba mugagabeari ekin diote.

Langileen protestaren irudia / Argazkia: LAB Langileen protestaren irudia / Argazkia: LAB

2024ko otsailaren 19an - 13:55
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek antolatu dute greba. Anbulantzietako langileak Osakidetzako langileekin homologatzea eskatu dute, eta urtetan galdutako erosahalmena berreskuratu nahi dute.

ELAk adierazi du, “hitzarmenaren negoziazio mahaia blokeatuta dago, enpresek ez daukate borondaterik eta Osasun Sailak ez du urratsik egiten langileen baldintzak hobetzeko”.

Gutxieneko zerbitzuak

%100eko zerbitzu minimoak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak, eta “1.700 langileren grebarako eskubidea galarazi", adierazi du ELAk. Gaineratu dutenez, ezin izango dute greba egin “errehabilitaziorako garraioak egiten dituztenek, beste erkidego batzuetan kontsultak egitera gaixoak eramaten dituztenek eta ospitaleetako sendagiria jasotzen dutenak eramaten dituztenek” .

Sindikatuak "patronalaren interesak" defendatzea leporatu dio Eusko Jaurlaritzari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetza
Eguneraketa berriak daude