EAEko polizia abusuen legeak Espainiako Auzitegi Gorenaren argi berdea dauka

  • 1978 eta 1999 artean indar polizialek biktimak eragin dituztela aitortzen hastea baimendu dezakeen legeak aurrera egingo du, Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota baititu PPk eta Ciudadanosek jarritako errekurtsoak.


2020ko irailaren 30an - 10:13
Unai Romano komisaldegitik pasa aurretik eta ostean.

Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraituko du polizia abusuen legearekin, Espainiako Auzitegi Gorenaren oniritziaren ostean. Hala, porrot egin du Espainiako sektore eskuindarren presioak, Ciudadanoseko eta PPko senatariek aurkeztutako errekurtsoak atzera bota baititu epaitegiak.

Lege horren onarpenarekin, bidea zabalik geratu da biktimen aitortzarako. 2018ko uztailaren 10ean balorazio batzorde bat eratu zen, Paco Etxeberria auzitegiko mediku ospetsua batzordekideen artean zela. Bilera informalak egin izan dituen arren, oraindik ez da hasi jasotako eskaerak aztertzen eta biktimak elkarrizketatzen joan den irailaren 17ra arte, behin Ciudadanosen errekurtsoaren aurkako uztaileko epaia ezagututa.

Deia egunkariak jakin ahal izan duenez, irailean hiru aldiz bildu da biktimekin, eta urrian beste bost bilera izango ditu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeria
Mbolo Moye Doole plafatormak elkarretaratzea deitu du, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko

Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.

Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]


2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Udaltzainek bi lagun zauritu dituzte tiroz Barakaldon; horietako bat larri dago

Udaleko Segurtasun Sailak adierazi duenez, Arrontegiko zubiaren azpian izan da tiroketa, udaltzainak zulo bat estaltzera joan direnean.


Eguneraketa berriak daude