EAEko funtzionarioek 35 orduko lan astea mantentzea deuseztatu du Auzitegi Gorenak

  • EAEko funtzionario eta administrazioaren zerbitzupeko langileen 35 orduko lan astea bermatzen zuen dekretu autonomikoa baliogabetu du Auzitegi Gorenak.


2018ko otsailaren 2an - 12:23
Lan eskubideen eta 35 orduko lan astearen aldeko kontzentrazioa (Arg: LAB)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aurrerantzean, erkidegoko 65.000 funtzionario inguruk 37,5 orduko lan astea bete beharko dute, 2016ko EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren berrespenaren ondorioz.

Madrilgo Gobernuak Aurrekontu Orokorretan jaso du neurria. Bat egin du Gorenaren erabakiarekin, esanez autonomia erkidegoek ez daukatela eskuduntzarik gastu publikoa igotzeko lan-orduen bitartez.

Eusko Jaurlaritza ebazpenaren aurka agertu da: Josu Erkoreka bozeramaileak Madrilgo Gobernuaren zentralismorako joera kritikatu du, eta esan du Auzitegi Gorenaren erabakiak Gernikako Estatutua Urratzen duela.

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek 35 orduko lan asteari eustea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025eko azaroaren 5
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude