EAEko Auzitegi Gorenak atzera bota du GuraSOSen helegitea

  • EAEko Auzitegi Gorenak atzera bota du Zubietako erraustegiaren adjudikazioaren aurka Gurasosek jarri zuen helegitea. Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariak pozik agertu dira eta hilabete eta erdiko epean lanak hasiko dituztela iragarri dute.


2017ko urtarrilaren 30an - 13:28
Zubietako erraustegia eraikitzeko aurreikusitako eremua. (Arg.: @aldatsa)

Adjudikazio lanak geldiarazi zituzten honek eta beste hainbat helegitek, baina  Markel Olano diputatu nagusiak jakinarazi duenez, lanak abian izango dira hilabete eta erdiko epean. Olano pozik agertu da eta bere esanetan, epaiak sostengua eman dio erraustegia egiteko erabili den bideari. GuraSOS elkartearen helegitean eskatzen zen adjudikazio lanak bertan behera uzteko, erraustegiaren proiektuak ez zuelako izan herritarren partehartze prozesurik.

Orain EAEko Auzitegi Nagusiak dio baietz, gizarte mailako eztabaida luzearen ondoren, 2009an erabaki zuela Diputazioak proiektua hastea eta 2011ra arte honek behar bezala jarraitu zuela. 2011tik 2015era prozesua geldi egon zela, baina EAJk eta PSE-EEk zuzendutako Diputazio berriak proiektuari berriz heldu diola; Gurasos berandu datorrela bere eskaerarekin, besteak beste iaz sortutako elkarte batek ezin dezakeelako aurretik finkatutako prozedurak geldiarazi.

Funtsean, Auzitegi Nagusiak dio errausketa proiektua amaierako fasean dagoela, interes orokorrekoa dela eta hau aurrera ateratzeko arrazoiak indartsuagoak direla GuraSOSek gerldiarazteko aurkeztutako arrazoiak baino. Gainera, auzitegiaren esanetan, Gipuzkoan premiazkoa da hondakinen kudeaketari ekiteko prozedurak abiaraztea.

GuraSOSsek jakinarazi duenez, ez dagokie auzitegiei erraustegiaz erabakitzea, herritarrei baizik. Hala ere, bide juridikoarekin aurrera jarraituko dutela iragarri dute eta asteartean beste helegite bat jarriko dute: 2017ko aurrekontuetan PIGRUGa luzatzea onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek, eta beren ustez ezin da halakorik egin. Otsailaren 19rako manifestazioa ere deitu dute Donostian, 12:00etan Artzain Onaren Katedraletik abiatuko da.

Horrez gain, EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi behar du oraindik Gurasosek ingurumen baimen integratuari buruzko beste helegite bat.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude