EAEko Arartekoak positiboki baloratu du Hondarribiko Alarde tradizionaleko gazte batzuek berdintasunaren alde egin izana

  • EAEko Arartekoak adierazpena argitaratu du Hondarribiko Alarde tradizionalean parte hartzen duten gazte batzuek astelehen honetan publiko egin duten adierazpenari buruz. "Pozik" agertu da Manu Lezertua urrats horrekin, "argi eta garbi erakusten baitu gizartea aurrera doala".


2019ko urriaren 08an - 16:08
Manu Lezertua Arartekoa itxaropentsu agertu da Hondarribiko hainbat gaztek astelehenean publiko egin zuten adierazpenarekin.

"Aurreko urteetan gizartean egindako galdeketak eta inkestak jada irudiztatzen ari ziren Hondarribiko biztanleen iritzi geroz eta zabalduagoa, elkar ulertzearen, bizikidetza baketsuaren eta gizonak eta emakumeak ospakizun horretan berdin barneratzearen alde", adierazi du Arartekoak prentsa-ohar baten bidez.

Lezertuaren ustez, iritzi hori ez zetorren bat "plastiko beltzen muturreko adierazpenarekin". Lezertuaren esanetan, "erabateko berdintasuna lortzeko bidean gizarteak izan duen aldaketa onartu nahi ez zutenek aldezten zuten adierazpen hori".

Arartekoa itxaropentsu agertu da: emakumeek laster Alardean berdintasunez parte hartuko dutela espero du, "modu normalizatu eta baketsuan".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribiko alardea
Jaizkibelek elkarrizketa mahai bat bideratzeko eskatu dio Hondarribiko alkateari

Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]


Jaizkibeli ere harrera egin dio lehen aldiz Hondarribiko alkateak

Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.


"Nor dira haiek, guztiona den ondarearen inguruan herri osoaren izenean hitz egiteko?"

Hondarribiko alardearen bezperetan, alarde tradizionalaren baitatik sortutako proposamenez, udal aldaketak zabaldu ditzakeen ateez eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarritakoaz (alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainia parekideari egingo diela harrera) hitz egin dugu... [+]


Hondarribiko hurrengo alkatearentzako gutuna plazaratu du Guztion Alardeak

Hauteskundeen ondoren zabalduko den aro berri honetako alkatea "konponbidearen alkate bilakatzea" espero du Guztion Alardeak.


Guztion Alardeak egindako proposamenekiko desadostasuna agertu du Alarde Fundazioak

Bilera izan berri dute bi aldeek. Guztion Alardeak bere diagnostikoa eta zenbait gogoeta plazaratu zituen bilera horretan, eta fundazioak hauekiko desadostasuna agertu zuela esan dute.


Eguneraketa berriak daude