EAEko 284 epaileetatik 17 baino ez dira epaiketak euskaraz egiteko gai

  • Bilbon egindako jardunaldi batean Jaime Tapiak azpimarratu du “oso epaile gutxik” hitz egiten dutela euskaraz eta are gutxiago direla epaiketa bat euskaraz egiteko gai. “Arazo handi” baten aurrean gaudela ziurtatu du.


2023ko abenduaren 19an - 11:10
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren egoitza Bilbon // Argazkia: by Zarateman (cc-by-2.0)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Autonomia Erkidegoan 284 epaileetatik hamazazpik bakarrik dute “euskarazko ahozko epaiketa aurrera eramateko maila eta gaitasuna”, esan du Jaime Tapia magistratuak astelehenean Justizia Administrazioan euskararen erabilera aztergai izan duen jardunaldi batean. Datuok 2020koak diren arren, aurtengoak ere “antzekoak” izango direla adierazi du.

Tapiaren ustez egun Justizia Administrazioak dozenaka bitarteko ditu euskaraz lan egiteko (izan itzultzaileak, adimen artifiziala, edo baliabide digitalak), nahiz eta askotan prozedurak moteltzen dituen. “Gainditu gabeko oztopo bat” dagoela onartu du, euskaraz dakiten eta epaiketa osoa euskaraz egin dezaketen “epaile gutxi” baitago. Gaineratu du fiskal eta abokatuen kasuan ere egoera ez dela hobea: 205 abokatutatik 50ek baino ez dute euskararen ezagutza egiaztatuta; eta 112 fiskaletik bederatzik baino ez dute hizkuntza-eskakizuna.

Borondate falta

Botere publikoek eta Espainiako Gobernuak Justizia Administrazioan gaztelania ez den beste hizkuntza bat erabiltzeko “borondate gutxi” erakutsi dutela salatu du Tapiak. Egoera aldatzeko berme gisa, “benetako euskalduntze-prozesu bat” abiaraztea proposatu du eta beharrezkotzat jo du Justizia Administrazioan euskara bultzatzeko bi hizkuntzak (euskara eta gaztelania) “maila berean egoteko legeak aldatzea”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Euskararen etorkizuna "jokoan" dagoela ohartarazi dute Donostian

Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.


2025-09-16 | Jon Torner Zabala
On.eus ataria sortu dute Ipar Euskal Herriko eragileek, euskararekin laguntzeko

"Ez da izango hainbeste iritziz beteriko webgunea, laguntzarako baliabideen bilduma baizik", azaldu digu Arantza Egigurenek, On.eus webgunearen arduradunetako batek. Astearte goizean aurkeztu dute Baiona Ttipian, On! sorgunean. Erabiltzaileak lau multzotan banatu... [+]


Euskalgintzarekin zubi lanak berreraiki nahi ditu EEPko zuzendari berriak

Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.


2025-09-15 | Euskal Irratiak
Frantziar gobernua gabe baina elkarteen sustenguarekin iragan da EKEren administrazio kontseilua

Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.

 


2025-09-12 | Sustatu
Euskararen Kultur Erakundea arriskuan finantzazio murrizketagatik; elkarretaratzea larunbatean

Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dauka bere burua, eta elkarretaratze deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia),... [+]


Baionako merkatuan euskaraz eta gaskoiz aritzeko kanpaina abiatu dute

Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


“Gasteiz Euskararen Hiria ekimena euskara erdigunean jartzeko eguna da”

Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Kanaldude
Su eta Gar izarrak
MULTIMEDIA - solasaldia

'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


Eguneraketa berriak daude