Abenduaren 14an prentsaurrekoa eman genuen Donostian Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea osatzen dugun eragileok. Bi helburu zituen prentsaurrekoak: bata, Topagunea aurkeztea, eta bigarrena, segregazioa sortzen duen EAEko hezkuntza-sistema birplanteatu beharra dagoela adieraztea. Azken egunetan gure mezuak izan duen oihartzunaren eta interpretazioen harira, berriro diogu:
1. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak Euskal Eskola Publikoaren aldeko aldarria egiten du, denona eta denontzat den eskola bakarra delako. Bere balioa azpimarratu, euskal gizarteak berarekiko duen atxikimendua handitu eta hezkuntza sistemaren ardatzean jarri nahi dugu, zerbitzu publiko bakarra den neurrian. Euskararen murgiltze ereduan oinarrituriko sistema, doakoa, laikoa, inklusiboa, aniztasunean eta hezkidetzan konprometitua, berdintasunean eta kalitatean oinarritutakoa, jaiotzetik ikasle guztien hezkuntza integrala eta gizarte-kohesioa bermatzen dituena hain zuzen ere.
2. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak EAEko hezkuntza-sistema dual (publiko-pribatu) honek gizartean dagoen segregazioa erreproduzitu eta areagotzen duela salatzen du, sare publikoan kontzentratzen direlako nagusiki egoera sozioekonomiko baxuko ikasleak zein jatorri atzerritarrekoak. Segregazio hau joera pribatizatzailearen ondorio zuzena da.
3. Hezkuntza sistemaren pribatizazioaren aurka egin nahi dugu. Gaur egungo sistema dualaren antolakuntza eta funtzionamenduak dakarren segregazio latza eta haustura soziala gainditzeko, beharrezko planifikazio zein baliabideak aldarrikatu eta exijitu egiten dizkiogu Administrazioari.
4. Kohesioan oinarritutako eta pertsona guztiei aukera berdinak eskainiko dizkien gizartea eraiki nahi dugunez, hezkuntza sisteman neurri eraginkorrak har daitezen eskatzen dugu. Besteak beste: publikoak ez diren ikastetxeek familiei kobratzen dizkieten kuota ekonomiko ilegalak debekatzea; ikasleen matrikula orekatua bermatzea; ikastetxe pribatuek publiko bihurtzeko marko legal iraunkorra izatea; jendarte kohesioa bermatuko duen planifikazioa egitea, eta abar. Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzari interpelazio zuzena egiten diogu, bera arduradun nagusia den unetik eta eraldaketarako ahalmena duen eragile ezinbestekoa.
Gasteizko, Oiongo, Bilboko, Santurtziko, Oarsoaldeako, Astigarraga, Donostialdea, Lasarte-Oriako plataformak, Ordiziako Euskal Eskola Publikoko Komunitateak.
EHIGE, HEIZE, GOIESKOLA,
Ikasle Sindikatua, Ikasle Ekintza, Gazte Komunistak, Ikasle Abertzaleak,
STEILAS, LAB, ELA, CCOO
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Legegintzaldi honetan bertan onartu nahi duten EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea astearte honetan amaitu da. Lege akordioa sinatu zuten alderdietako bat jausi da dagoeneko, barruan jarraitzen dutenen artean desadostasun nabarmenak dituzte eta hezkuntza... [+]
Ikasturte hasieran salatu bezala, Hezkuntza Lege Aurreproiektuak euskal eskola publikoa sendotu ordez ahuldu egiten duela adierazi du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak. Haien ustez, publiko-pribatu sistema duala betikotzen du, ez du eskola publikoa lehenesten, ikastetxeak... [+]
Ikasleen matrikulazio prozesuan aldaketak egin ditu Eusko Jaurlaritzak, “aniztasuna eta zaurgarritasuna modu orekatuan banatzea” helburu. Baina 2 urteko haurren matrikulazioari baino ez diola eragiten, ikastetxea hautatzeko eragin-eremua handitzeak arazoak dakartzala... [+]
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deitu eta beste hainbat eragilek babestutako manifestazioan 10.000 lagunek baino gehiagok hartu zuen parte asteburuan, Ertzaintzaren arabera. “Pozten gaitu ikusteak zalantzan jartzen dela hasiera batean erabateko adostasun gisa... [+]
Ikasleak, gurasoak, euskalgintza, sindikatuak… Kritiko direnak eta mobilizazio deialdiak pilatzen ari zaizkio EAEko Hezkuntza Legearen aurreproiektuari. Bi arlo dira polemikoenak: sare publiko eta kontzertatuak legean izan behar duten rola; eta euskarak irakaskuntzan izan... [+]
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea "etsita" agertu da, Jaurlaritzaren Hezkuntza-Akordioaren zirriborroak ez dituelako aintzat hartu Topagunearen eskaerak: "Akordio honek eskola publikoa baztertzen du, ez dio segregazioari aurre egiten, sare pribatuaren... [+]
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak eskola publikoari “lehentasun osoa” ematea eta hezkuntza pribatu eta itaunduari “mugak jartzea” eskatu du. Jaurlaritzari eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari eskatu diete sustatzen ari den Hezkuntza... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde mobilizatzeko beharrari erantzunez deitu dute manifestazioa. Eskola publikoa aldarrikatu ez ezik, hezkuntzaren pribatizazioarekin eta eskola-segregazioarekin bukatu beharra erreibindikatu dute.