12 urteren ondoren ez dute
Egunkaria isiltzea lortu

  • 2003ko otsailaren 20an Juan del Olmo epailearen aginduz Guardia Zibila Andoaingo Martin Ugalde kultur parkera sartu eta Euskaldunon Egunkaria itxi zuten.


2015eko otsailaren 20an - 10:52
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Egunkariaren itxiera salatzeko duela 12 urte egin zen manifestazioa Donostian inoiz egin den handienetakoa da.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Duela 12 urteko goiz hartan hasi zen operazioan atxilotu zituzten Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia eta Inma Gomila.

Egunkariaren itxierak berak eta atxilotuen tortura salaketek asaldura eragin zuten Euskal Herriko iritzi publikoan. Operazioa salatzeko Donostian egin zen manifestazioa, hiriak inoiz ezagutu duen jendetsuenetakoa izan zen.

Urte berean, beste sarekada bat ere egin zuen Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkariarekin loturiko hainbat lagun eta Martin Ugalde Kultur Parkeko Kudeaketaz arduratzen zen 'Buruntzape' enpresako lagunak atxilotuz: Mikel Arrizabalaga, Joxe Mari Sors, Xabier Legarra, Mikel Sorozabal, Mikel Azkune, Juan Mari Larrarte, Armando Hernandez eta Angel Ramon Diez.

Prozesu judizial luzea etorri zen atxiloketen ondoren. 2010ean absolbitu zituzten auziperatutako lehenbiziko pertsonak. 2014ra arte itxaron behar izan da bigarrena, auzi ekonomikoa, itxi arte.

Informazio gehiago

Egunkariaren itxierak lurrikara ekarri du euskal kulturara (ARGIAn itxieraren ostean idatzitako kronika)

Ez lurperatu Euskaldunon Egunkaria (Pello Zubiriaren iritzi artikulua azken absoluzioaren ondoren)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egunkaria auzia
2021eko uztailaren 28
Otsaileko hostoak

2021eko martxoaren 17
Samara Velte. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren memoria
"Sumatzen genuen 'Egunkaria'-ren inguruan orokortuta zegoen narratiba oso onbera zela"

2021eko urtarrilaren 26
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

2019ko otsailaren 22
2003-02-20 Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak
Dena aldatu zuen deia

Eguneraketa berriak daude