Duela 100.000 urteko neandertalen hortzak aurkitu dituzte Axlorren

  • Axlor aztarnategian (Dima), duela 100.000 urte inguruko gizakien fosilak aurkitu dituzte IIIPC  Historiaurreko Ikerketen Kantabriako Nazioarteko Institutuko ikertzaileek. Zehazki, 10-12 urteko bi haurren eta heldu gazte baten hortzak dira, eta Iberiar penintsularen iparraldean ezagutzen diren zaharrenetakoak dira.


2024ko martxoaren 20an - 10:02
Axlorren aurkitutako neandertalen hortzak. Arg. IIIPC

Journal of Human Evolution aldizkarian argitaratu dituzte ikerketaren emaitzak, eta, Jesús González Urquijo zuzendariak azaldu duenez, helduaren hortzaren ezaugarriek bat egiten dute Iberiar penintsulako neandertalen berariazko ezaugarri anatomikoekin. Hain zuzen, zenbait alderditan, sapiensen hortzen antza dute; haren ustez, penintsulako endemismo baten adierazpena izan liteke hori. 

Duela 100.000 urteko garai hura berezia izan zen Europako demografian, neandertalek sapiensekin harremana izan aurretik izan zelako, baita neandertalak Asia erdialdean zabaldu aurrekoa ere.Axlorren aurkitutako fosilek, beraz, erakusten dute neandertal europarrek jarraikortasun handia izan zutela.

Horrez gain, ikerketan, analisi-metodologia berri bat erabili dute sailkapen taxonomikoa egiteko. Izan ere, neandertalen eta sapiensen hortzen arteko diferentziak oso txikiak dira; hortaz, morfometria geometrikoko datuak erabili dituzte, ondorio sendoak atera ahal izateko. Esaterako, kanpoko azalean egin dituzte neurketak, baina baita dentina-esmaltearen eta zementua-dentinaren arteko loturenak ere. Horretarako, mikrotomografia axial konputerizatua erabili zuten.

IIIPCren ikerketa duela 100.000-40.000 urteen bitartean bizi ziren neandertalen bilakaera aztertzeko nazioarteko proiektua baten barruan kokatzen da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historiaurrea
Ebakuntza onkologiko zaharrena

Duela bi urte, Edgard Camarós arkeologo katalanak bi giza garezur eta "Minbizia?" zioen txartel bat topatu zituen kartoizko kaxa baten barruan, Cambridgeko Unibertsitatean. Garezurrak Gizatik zetozten, Egiptotik eta berriki Frontiers in Medicine aldizkarian... [+]


Ötziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Neolitoko piragua sofistikatuak

1992. eta 2006. urteen artean, Erromako Bracciano lakuko uretan, Neolito goiztiarreko La Marmotta aztarnategia industu zuten. Berriki, Plos One aldizkarian han aurkitutako bost piraguen inguruko ikerlana argitaratu dute. Ontziak 7.000-7.500 urte inguru dituztela ondorioztatu... [+]


10.000 urteko harresia

Mecklenburgeko golkoan, Baltikoko uretan, ia kilometro bateko harrizko egitura bat identifikatu zuten arkeologoek 2021ean. Orain diziplinarteko ikerlari talde batek harresiari buruzko ikerketa argitaratu du PNAS aldizkarian.

Egiturak 10.000 urte inguru ditu eta gizakiak egina... [+]


Eguneraketa berriak daude