Donostian McDonalds jatetxea jarduera lizentziarik gabe ireki dutela salatu dute

  • Donostiako Errekalde auzoan eraiki duten McDonalds multinazionalaren jatetxea baimen guztiak eskuratu gabe ireki dutela salatu du Belartza bizilagunen elkarteak. Kontzentrazioa egin dute protesta gisa ondorengo mezuarekin: "Añorgan herritar baino multinazional gehiago".

Añorgatarrak McDonalds ireki berriaren aurrean protestan. (Argazkia: Belartza 2 gelditu)

2017ko ekainaren 29an - 17:53
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ostegunean irekita zegoela ikusita, Donostiako Udaleko hirigintza bulegoan McDonalds jatetxearen espediente administratiboan begiratuta, Belartza 2 gelditu plataformako kideek ikusi dute Restaurantes Macdonals S.A.-k jarduerarekin hasiko direla iragarri badio ere Udalari, dokumentu batzuk falta zaizkiela erantzun diela administrazioak. 10 eguneko epea eman diete aurkezteko.

Irutxuloko Hitzako kazetari Malen Aldalurren argazki hauetan ikus daiteke jatetxea zabalik.

Jatetxeak bezeroentzat ateak ireki baditu ere, Belartza 2 gelditu-ko kideek ARGIAri adierazi diotenez, dokumentu guztiak aurkezteko eman dieten 10 egun horietan irekita ala itxita egongo den ez dago garbi. McDonaldsek Donostialdean irekitzen duen laugarren jatetxea da.

Añorgan azpiegitura sozialik ez

"Ez dugu Añorgan McDonaldsik ez, baina ez da hori bakarrik. Añorgan 2.200 biztanle baino multinazional gehio eta añorgatarrentzat osasun etxerik, liburutegirik eta beste hainbat azpiegitura ez dugula salatzen dugu. Añorga ez dela añorgatarren bizitzen arabera pentsatzen dugu eta aldatu behar da".


Elikadura kanalean gehiago
2026ko apirilaren 22
Lurraldea eta arkitektura
Sukaldeko teknologia

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.