Alokairuen prezioa mugatzea ezinbesteko jo dute Donostian, etxebizitza turistikoen eragina geldiarazteko

  • Etxebizitza turistikoen alokairuekin azken urteetan izaten ari den igoera nabarmenaren aurrean eta "etxebizitza larrialdiari" erantzuna emateko, egoeraren inguruko irakurketa eta proposamenak egin ditu Bizilagunekin plataformak, Hiritik Harira taldeak egindako txosten batean oinarrituta.

Alokairu turistikorako plataformen hedatzeak zuzenean eragin du alokairuen prezioan (Argazkia: Bizilagunekin)

2023ko urtarrilaren 12an - 17:10
Azken eguneraketa: 2023-01-13 11:10:21

Donostiaren turistifikazio prozesuak eta alokairu turistikorako plataformen hedatzeak gizarte eragile ugariren kezka ekarri du, baita alor horretan negozioa egiten dutenen arteko talka ere. Bizilagunekin plataformak Hiritik Harira elkarteak egindako Airbnb efektua pandemia ostean. Donostiako kasua aztergai txostena (pdf) abiapuntu izan du bere irakurketa egin eta hainbat proposamen plazaratzeko, desazkunde turistikorako bidean.

Txostenean datu argigarriak ageri dira. Esaterako, Airbnb plataforman eskaintzen diren iragarki kopuruaren bilakaeran, ikus liteke 2019ko maila hartu dutela berriz ere, pandemiaren ostean, eta iaztik hona ia %16 igo dela kopuru hori.

Alokairuren prezioek, aldiz, ez dute pandemia garaian beherakadarik izan eta gorantz segitu dute etengabe. Ikerketaren arabera, 2017tik 2022ra familia-etxebizitzen alokairuaren prezioa %23,26 igo da eta Airbnb-k eskaintzen dituen logela eta etxebizitza osoena, berriz, %60,72 eta %57,17, hurrenez hurren. Hau da, azkeneko horiek 2,5 aldiz gehiago hazi dira, eta negozio hobi garrantzitsua bihurtu dira.

Turistifikazioaren eragina

"Etxebizitza larrialdia bizi dugu", azaldu du Bizilagunekin plataformak, proposamenak ezagutarazteko oharrean: "Etxebizitza ez litzateke jabetza pribatuaren dinamikan ulertu behar, herritarron oinarrizko beharren asetzearenean baizik", diote. Hala ere, turistifikazioa etxebizitzaren merkatuan eragin handia izaten ari da eta espekulazioaren bidez negozioa egiten ari dira asko eta asko, ohartarazi dutenez.

Bizilagunekin plataformaren ustez, alokairuen prezioa mugatzea ezinbestekoa da larrialdi horren aurrean eta "desazkunde turistikoarentzat norabide estrategikoa hartu behar da", gainera.

Kritikatu dute erakunde publikoek pisu turistikoekin izan duten jarrera. Duela urte batzuetatik hona mahairatutako eztabaida publikoan, hasieran arazoa bera ukatu, eta orain hura konpontzeko "aukera eta gaitasuna" delako ukatzen dutena, euren ustez.

Bizilagunekin plataformaren ustez, alokairuen prezioa mugatzea ezinbestekoa da etxebizitza larrialdiaren aurrean

Lizentzia "murrizkorrak" eta konpentsazioak

Premiazko neurri batzuk zerrendatu dituzte, adibidez, zonaldeen logika gainditzea. Donostian pisu turistikoak ezartzeko baldintzak ezberdina dira auzo batzuetan edo besteetan, baina Bizilagunekin plataformaren ustez ez du zentzurik, turistifikazioak "hiri osoari eragiten diolako". Jabetza pilaketari mugak jarri edo pisu turistikoak kudeatzen dituzten enpresen jarduera debekatzea izan daitezke beste neurrietako batzuk.

Alokairu turistikoko pisuak "mugatu, murriztu eta epe laburrean hiritik desagerrarazteko" proposamenen artean, Ipar Euskal Herrian ezartzear den "konpentsazio neurria" hartu dute adibidetzat, jabeak beste etxebizitza bat jarri behar du urte osorako alokairuan. Horrez gain, lizentzia "murrizkorra eta iragankorra ezartzea" da beste proposamen bat, etxebizitza alokairuan jartzeko egun kopuruen lizentzia murrizten joango litzateke urtetik urtera, agortu arte.

"Proposamen zehatz hauek mahai gainean jartzen ditugu, auzi honen eztabaidan eragin dezagun eta guztion artean indarrean jar daitezen bultza dezagun", azaldu dute azkenik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Higiezinen espekulazioa
2024-01-24 | Euskal Irratiak
Espekulazioaren kontrako ekintza berria Hazparnen

Duela sei urte 250.000 eurotan erositako Aiherrako etxe bat, egun 1,6 milioi eurotan salgai. Joan den larunbatean Hazparneko Puyo higiezin agentzian sartu dira 50 herritar inguru Etxetxuri etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko. Ekintza iraun bitartean agentziako... [+]


2024-01-05 | Euskal Irratiak
Herrian Bizi plataformako kide Peio Dufau
"Bigarren etxebizitzak zinez kaltegarri bilakatu dira azken bizpahiru urteetan"

2024ko urtarrilaren 1etik goiti, Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitza bat erostekotan diren pertsonak gonbidatuko ditu Herrian Bizi plataformak jadanik bigarren etxebizitza gisa baliatuak diren etxe edo apartamendu bat erostera.


2023-12-21 | Euskal Irratiak
Ia 1,6 milioi euroko etxe salmenta "espekulatibo" bat Aiherran

Aiherrako Herriko Etxea arranguraturik agertu da 250.000 eurotan erosia izan zen etxe bat, abantsu 1,6 milioi eurotan salgai ezarri ondotik. Etxexuri egoitza 2017an erosi zuten gaur egungo jabeek, eta arraberritzen lan handiak egin zituzten; ganerra eta barnea berregin zituzten,... [+]


2023-11-21 | ARGIA
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]


Espekulazioaren kontra errepideak moztu dituzte Donibane Lohizunen eta Baionan

Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]


Eguneraketa berriak daude