Hasi da, urtero bezala, DONOSTIAKULTURAko ikastaroetan izena emateko epea. Eta urtero bezala, kezka, euskarazko taldeak aterako ote diren. Itxaropen gutxi, egia esan.
Urteak eman ditugu euskarazko taldeak aurrera atera daitezen ahaleginetan, batera eta bestera, gehiago egin behar dela ikusarazi nahian, gehienak bertan behera geratzen baitira, zoritxarrez. Kexak helarazi genituen hasieran. Gerora, proposamen edo ideia desberdinekin jo izan dugu Kulturako bulegoetara, baita Udal Gobernuko euskara arduradunengana ere. Erantzun berbera jaso dugu beti: “Aztertuko dugu”.
Euskarazko taldeetan gutxieneko kopuruak ez direla betetzen omen da arazoa. Baina zergatik gertatzen da hori? Jendeak badakielako euskarazko talde gehienak bertan behera geratzen direla, eta beraz ikastarorik gabe geratuko dela. Ondorioz, gaztelaniazko taldeetan ematen du izena.
Euskarazko taldeetako matrikula bultzatu behar dela argi dago. Kultur Etxeetan eta web orrian “Euskarazko taldeetan matrikula zaitez” dioten txartelak jartzea proposatu genuen, euskarazko taldeetan kopuru minimoa jaistea, matrikula merkeagoa jartzea, euskarazko taldea ateratzen ez denean talde elebidunak egitea –ikastaroaren klase dinamikak ahalbidetzen duenean-, irakaslea askotan berbera izaten baita… Hainbat proposamen ikastaro hauek euskaraz egin nahi dituzten euskaldunak laguntzeko, hori baita kontua, lagundu nahi izatea, borondatea egotea egoera hau aldatzeko, eta batez ere euskararekiko benetako atxikimendua izatea, egoera hau zein baztertzailea eta mingarria den konturatzeko.
Baina ez dute ezer egin!
Iaz, aipatutako txartelen eredu bat eraman genien, kopiak egitea bakarrik falta zen. Ez zituzten jarri. Aurten ezta ere. Ikastaroen liburuxka berriz ere urteroko berdina da. Inon ez da euskarazko taldeetan matrikulatzea bultzatzen
Iaz, aipatutako txartelen eredu bat eraman genien, kopiak egitea bakarrik falta zen. Ez zituzten jarri. Aurten ezta ere. Ikastaroen liburuxka berriz ere urteroko berdina da. Inon ez da euskarazko taldeetan matrikulatzea bultzatzen. Gutxienez, adieraz zezaketen garantiak emango direla gaztelaniazko taldeetara pasa ahal izateko*. Ezer ez. Kopuru minimoak ez dituzte aldatu: hamar gaztelaniazko taldeetan, zortzi euskarazkoetan (Donostian euskaldunak %35 garela kontuan izanik, ez dirudi oso proportzionala!). Prezioak berdinak dira. Beno ez, euskaltegiren batean matrikulatuta dagoenarentzat, %25eko beherapena eskaintzen dute. Oso ongi, euskaldun berriez gogoratu dira, euskara praktikatzeko ate bat irekiz, erabilpena lagunduz, baina taldeak sortzeko ahaleginik ez badago, horrek ez du ezertarako balio! Gaztelaniazko taldeak ezin dira elebidun bihurtu, talde horietan izena eman dutenek “ez dutelako euskararik nahi”, teknikari batek azaldu zuenez!
*Aukera bat badago euskarazko taldeetan matrikulatu direnak kalean ez geratzeko: matrikulazioaren ordua kontuan hartzea. Euskarazko taldea ez denean sortzen, matrikula orduaren arabera osatzea gaztelaniazkoa. Baina honek ez du euskaldunon aukera berdintasuna bermatzen. Guk ikastaroa euskaraz egiteko aukera erreal bat nahi dugu. Bestela, berriz ere, egunero hainbeste lekutan gertatzen zaigun bezala, gure euskararen hautuari uko egitera derrigortuko gaituzte, eta gaztelania inposatu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]