Zinemaldian Israelgo filmeei boikota egiteko deia egin dute Palestinarekiko elkartasunez

  • Palestinarekiko Elkartasun Taldeak Donostiako Zinemaldiari eskatu dio BDS (boikot, desinbertsioak, zigorrak) kanpainarekin bat egiteko eta Israelgo pelikulak Zinemalditik baztertzeko. “Pelikula horiek proiektatzea Israelek Palestinan duen Apartheid estatuarekiko konplizitate keinua da, eta ez du bidezko konponbiderik sustatzen palestinarrentzat”.

Palestinarekiko Elkartasun Taldeak Victoria Eugenia antzokiaren aurrean eskatu du Zinemaldian Israeli boikota egitea (argazkia: Zintzilik Irratia).

2014ko irailaren 12an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Israel 50 egunez ikusi ditugun gizateriaren kontrako krimenen arduraduna da, baina ez da ezer gertatzen, zine israeldarrak Zinemaldian ongi etorria izaten jarraitzen du”, salatu dute Victoria Eugenia antzokiaren aurrean egindako agerraldian.

Nazio Batuen Erakundeak 2014. urtea “Herri Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Urtea” izendatu duela gogoratu dute, eta horregatik aurtengo edizioan testigantzaren bat egotea espero zutela adierazi dute.

“Denok dakigu Donostiako Zinemaldiak ez duela babesten Israeli boikota egitea, baina ez du inoiz salatu Israelek Palestinako kulturari, eta batez ere Palestinako zineari egiten dion boikota”, kritikatu dute.  

“Aurkitzea zailagoa dela ulertzen dugu, baina zine palestinarra existitzen da, nahiz eta Israelen boikot iraunkor eta eraginkorra jasan”, esan dute. Zinemaldiaren edizio gehienetan zinema palestinarra ez egotea “adierazi gabeko boikot gisa”  jo dute.

Zinemaldiaren erantzuna: “Ez diogu inori boikotik egingo bere herritartasunagatik”

Noticias de Gipuzkoa egunkariak jasotzen duenez, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak EFE agentziari adierazi dio ez duela “inoiz” babestuko zinemagile bati boikota egitea bere herritartasunagatik. Zinemaldian “edozein zinegilek bere pelikula proiektatzeko eskubidea” duela nabarmendu du, “herritarra ez delako bere Gobernuak egiten duen politikaren erantzule”.

Rebordinosek esan du Palestinako Elkartasun Taldearen gutuna jaso duela eta hura erantzungo duela, ez diola inori boikota egingo esateko.

Hemen Palestinarekiko Elkartasun Taldearen agerraldia:

 


Israeli boikota kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.