Imajinatu ondorengo egoera: Donostiako hainbat auzotan jaietan aritzen den pertsona talde bat udalak fletaturiko autobusaren zain. Helburua, jaietan falta ezin den zezen suzkoa segurtasunez eramateko kurtso bat jasotzea (Europar Batasunetik datorren lege bati jarraiki).
Sartzen dira autobusean eta eramaten dituzte Gasteiz aldera. Zehazki, Arkauteko hesiaren parean geratzen da eta sarrerako langileak baimena eman ondoren, Polizia akademian sartzen da. Bertan, piroteknia enpresa bateko langilearen saioa jasotzen dute: zezen suzkoan erabiltzen diren materialen ezaugarriak, oinarrizko segurtasun neurriak, egoera katastrofikoren baten bideoren bat ikusi…
Bizi dugunon begietan akaso gauzak ez direla aldatzen iruditu dezakeen arren, gizartea etengabe aldatzen da. Urte luzez aldaketak txikiak izan ohi dira eta horregatik momentuko status quoa aldatzea ezinezkoa dela dirudi askotan. Besteetan, aldiz, isilpean ematen joan diren aldaketa txiki horiek gertakari nabarmenagoetara bideratu eta harreman sozialetan jauzi kualitatiboak emateko eszenatokia irekitzen da.
Helburu nagusi bat dute: Poliziaren irudiaren zuriketa egin eta errepresio mekanismo horren normalizazioan sakontzea
Prozesu hori gizartearen osotasunean edo hainbat alderditan gertatzen dela esan genezake, eta funtsean bi norabidetan eman daiteke: balio dezake garai jakin batean klase sozial menperatzailearen boterea areagotzeko edo horren hegemonian pitzadurak sortzeko.
Hori dela eta, aldaketa bat proposatzera nator: kanta herrikoi ezagunean, “Donostiako zezen suzkoa, izan zaitez zorionekoa” esan beharrean, jar dezagun artikulu honetarako aukeratu dudan esaldia, “Donostiako zezen suzkoa, izan zaitez ertzain”. Agian ez da horren harmonikoa ezta elegantea ere, eta pixka bat esajeratua dirudi, baina ikusirik zein aldaketa ematen ari diren Poliziaren inguruan azken urteotan, akaso ez da horren zentzugabea.
Izan ere, zein helburu du zezen suzkoa maneiatzeko kurtsoa Polizia akademian egiteak?
Horrelako eta bestelako dinamika askotarikoek helburu nagusi bat dutela iruditzen zait: Poliziaren irudiaren zuriketa egin eta errepresio mekanismo horren normalizazioan sakontzea. Ez dut xehetasun gehiegitan sartu nahi, baina zentzu berean jokatzen duten azkenaldiko adibide solte batzuk aipatu nahiko nituzke:
Egoera honetan, ez legoke soberan Poliziaren funtzio soziala zein den gogoratzea. Nahiz eta nik baino modu argi eta zehatzagoan askok eta askok errepikatu duten, azkar eta azaletik esanda, Poliziaren funtzioa momentuko harreman sozialek indarrean jarrai dezaten bermatzea da. Eta status quo horretan pack osoa sartzen da, izan trafiko arau hauste bat zigortzea, izan greban dauden langileak disziplinatzea… Ez dezagun funtzio sozial hori ahaztu edo apaindu.
Kanta herrikoira itzuliz, amaitzeko, pentsa genezake eufemismo bat ezkutatzen duela, eta orain arte ez garela konturatu…
"Zezenak dira,
beltz-beltzak dira,
harrapatzen bazaitu,
harrapatzen bazaitu,
jo ta bertan
hilko zaitu.
Donostiako zezen suzkoa
izan zaitez …"
Aratz Soto
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]