Donostiako kaleak drone bidez kontrolatu ahalko ditu udaltzaingoak

  • 20 minutuko hegaldia, 120 metroko altuera eta 500 metroko distantzia ehuneko 50 kilometro orduko abiaduran egiteko ahalmena du Donostiako Udalak erosi duen aparatuak.


2018ko urriaren 24an - 10:02
Donostian erabiliko den drona. Argazkia: @DonostiakoUdala

Martin Ibabe Segurtasun zinegotziak eta Mikel Santamaria Udaltzainburuak aurkeztu dute DJI Phantom 4 Pro izeneko dronea eta pozik azaldu dira “punta-puntako sistema” dela adieraziz.

Aparatuak 1.800 gramoko pisua du eta monitore baten bidez irudiak denbora errealean ikustea ahalbidetzen duen bereizmen handiko kamara du txertaturik.

Dronearen erabilera, estropadak bezalako ekitaldietan eman daitezkeen segurtasun plan berezietara, jende pilaketa handiko tokietara edo istripu zein uholdeak bezalako emergentzia kasuetara mugatuko dela adierazi dute.

Udaltzaingo taldean gailua gidatzeko gai diren bost pertsona daude eta aparatu hauen erabileraren inguruan indarrean dagoen legedia errespetatuko dela esan dute segurtasun lan guztietan.

Momentuz drone bakarra erabiliko da, baina ez da baztertzen ezaugarri desberdinetako gehiago ekartzerik, oraingo gailuak ezin baitu euriarekin hegaz egin bere sentsibilitate elektronikoa dela eta.

3.000 euroko kostua izan du aparatua erosteak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontrol soziala
"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Gasteizko Udalak ia 40 milioi euro bideratuko ditu segurtasun arloko langileen soldatak ordaintzera

Iñaki Gurtubai Segurtasuneko zinegotziak "Poliziaren Lan Eskaintza Publiko bateratua” eta “inteligentzia kamerak instalatzea” iragarri ditu 2024rako, besteak beste.


Gasteizko Udalak 117.000 euroko inbertsioa egingo du bideozaintzarako hamazazpi kameren instalazioan

Gasteizko Udalak Insitel enpresari esleitu dio hiriaren erdigunean prestazio altuko hamazazpi kameraren bidez bideozaintza sistema hornitzeko, instalatzeko eta konfiguratzeko kontratua. Besteak beste, Andre Maria Zuriaren plazan, Plaza Berrian eta San Frantzisko aldapan jarriko... [+]


Zaintza-kamerek ezkutatzen dutena

Gasteizen, beste hiri batzuetan bezala, zaintza-kamera berriak jarri nahi dituzte, baina ez digute horien benetako ezaugarririk kontatzen. Are larriagoa da ez dizkigutela azaltzen benetako arrazoiak zein diren, ezta kamerek nori egiten dioten mesede ere. Gaia orokorrean... [+]


X sare sozialak erabiltzaileen datu biometrikoak jasoko ditu, segurtasunaren izenean

X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.


Eguneraketa berriak daude