Donostiako Errotaburu eta Añorga artean, N-1 errepidearen ondoan dagoen eremua da Infernua. Etxerik gabeko jende ugarik aurkitu du bizilekua bertan, batez ere migranteak, eta azken aldian polizia operazio ugari izan dira bertan. Donostiako Udalak orain aste gutxi aurkeztu du eremu horretan 540 etxebizitza berri egiteko urbanizazio plana. Azken operazioak salatzeaz gain, instituzioen eta hedabide ugariren jarrera gaitzetsi dute bai Sos Arrazakeria eta Infernua Bizirik eragile berriak, eta azken honek, manifestazioa deitu du iganderako, irailak 13, 12:00etan auzotik aterata Inor ez da ilegala lelopean.
Joan den irailaren 7an, polizia operazio zabala egin zuten, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Espainiako Poliziarekin elkarlanean. Hainbat hedabidek zabaldu zutenez, lapurtutako gauzak berreskuratzea zen helburua, hala nola, bizikletak. Hala ere, paperik gabe bertan bizi ziren 13 pertsona atxilotuta eraman zituzten eta beren herrialdeetara bidaltzeko tramitazioak ireki zizkieten.
Ondorengoa da Infernua Bizirik eragilearen irakurketa osorik:
Beste operazio polizial bat infernuan. Irailaren 7an, goizean goiz, Donostiako Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta Polizia Espainiarrak auzoko lantegi okupatuetako bat erasotu zuten. Ez da gertaera isolatua. Azken urtean, gure auzoak sistematikoki bizi dituen erasoen beste adibide bat da.
Oraingo honetan, operazio polizialak oihartzuna izan du komunikabideetan eta “lapurreten aurkako operazio” moduan aurkeztu dute. Salatu egin nahi dugu gure inguruko komunikabide guztiek egin duten errelatoa; inongo momentutan, ez baita kazetaririk etorri gure bizipenen inguruan galdetzera. Horren ondorioz, operazio polizialari buruzko berriak sentsazionalistak eta kriminalizatzaileak izan dira. Komunikabideentzat “lapurreten aurkako operazioa” izan dena, auzokideontzat argi eta garbi izan da inmigrazioaren aurkako operazio arrazista. Komunikabideen zeregina auzoko biztanleak kriminalizatzea eta deshumanizatzea izan da eta, horrela, beste behin, sistemaren bazterrean geratu direnekiko enpatia gure gorputzetatik ezabatu digute. Beraz, idatzi honekin, komunikabideetako errelatoa salatu nahi dugu, diskurtso polizialarekin bat egiten duelako eta auzoko biztanleon ahotsa ixilarazten duelako.
Atzoko operazio poliziala guztiz ilegala izan zen. Pertsona askoren eskubideak bertan behera geratu ziren. Ordena judizialik gabe, jendearen etxeetan sartu ziren eta beraien objektu pertsonalak lapurtu zizkieten (bizikletak, ordenagailuak, mugikorrak, pasaporteak, etab.). Horretarako, ez zuten inongo prozedura legalik jarraitu. Paperik gabeko hamairu pertsona indarrez eraman zituzten auzotik eta arratsaldean itzuli ziren etxera, beraien jaioterrira itzularazten dituen kanporatze-aginduarekin. Operazioak iraun zituen hiru orduetan, poliziak ez zigun esan zer gertatzen ari zen eta ez ziguten beraien identifikazioa eman nahi izan. Beraien jantzietatik plakak kenduta etorri ziren, identifikatu ez genitzan. Okupazioaren eta inmigrazioaren aurkako operazio ilegala izan zen, zalantzarik gabe.
Udaletxeak hirigintza-proiektu bat dauka auzo honentzat eta, horregatik, ahal bezain laisten auzoa behera bota nahi dute. Auzoa abandonatuta, delinkuentziaz beteta, segurtasunik gabe, etab. irudikatu nahi dute baina, bitaretan, jatorri ezberdinetako ehun pertsona baino gehiago bizi gara bertan. Gure auzoan Brazileko, Afganistaneko, Nigeriako, Marokoko, Algeriako, Euskal Heriko, Gineako, Senegalko, Côte d`Ivoir-ko, Gaboneko, Maliko, Mendebaldeko Saharako eta Ganbiako jendea elkarrekin bizi gara, eta azpimarratu nahi dugu poliziaren erasoak sistematikoki jasaten dituztenak zuriak ez diren pertsonak direla, batez ere, Afrikatik eta Ekialde Hurbiletik datozenak.
Etxerik gabe nahi gaituzte, desagerrarazi egin nahi gaituzte, auzoa “garbitu” nahi dute. Estatua, EAEko instituzioak eta Donostiako Udala egoera honen erantzule egiten ditugu. Sistemak eskeintzen digunari uko egiten diogulako, hobeto bizi nahi dugulako, kriminalizatzen gaituzte. Beraiek krimena ikusten duten lekuan guk bazterkeria ikusten dugu, jende migrantearekiko bazterkeria: lanpostuak ukatzea, gizarteko sarbidea ukatzea eta, finean, eskubideen urraketa. Maila guztietako guztietako diskriminazioa salatzen dugu.
Egoera honen aurrean, infernuko auzotarrok elkartasunerako eta antolakuntzarako deia egiten dugu. Poliziarik eta arrazismorik gabeko auzo bat nahi dugu eta erresistentzia egingo dugu erasoen aurrean! Infernua bizirik!
Eta azpikoa Sos Arrazakeriaren irakurketa.
Infernua, ordena publikoaren edo gizarte-zerbitzuen arazoa?
Hainbat dira azken aldian El Infierno izeneko eremuan abandonatutako eraikinetan bizi diren pertsonen gaineko esku-hartze polizialak. Azkena joan den astelehenean, irailaren 7an.
Alegatutako arrazoia beti bera da, delituren bat egitea: lapurretak, indarkeriazko jarduerak... Egoera horretan soilik bageunde, delituei aurre egiteko edo herritarren segurtasuna bermatzeko behar diren polizia-jarduketetako bat izango litzateke. Arazoa planteatzen da polizia-jardunak eskubide batzuk errespetatzen ez dituenean eta udal-agintariek espazio horretan bizi diren pertsonen egoera ordena publikoko arazo gisa aurkezten dutenean, egoera horretan duten erantzukizuna saihestuz.
Polizia-jardueran, iraganean behin eta berriz kritikatu ditugun gaiak errepikatzen dira: Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren lankidetza atzerritartasunaren arloan, beren eskumenekoa ez dena eta egoera erregularizatuta ez duten pertsonak kanporatzearen ondorioa dakarrena, ohiko kudeaketak egiteko beharrezkoa den identifikazio-dokumentazioa (pasaportea) lapurtzea, esku hartzen duten polizien identifikazio-zenbakia ezkutatzea, erregistroetan beharrezkoak ez diren eta egoiliarren bizi-baldintzak are gehiago prekarizatzen dituzten txikizioak egitea etabar.
Udalak, bere aldetik, duen erantzukizuna sahiesten du eraikin horietan bizi diren pertsonen kale egoeran. Kezka bakarra dute: irtenaraztea, alternatibarik planteatu gabe. Donostian, lurraldeko beste hiri batzuetan bezala, etxegabetasunari heltzeko beharra saihesten jarraitzen da. Erakunde, udal, aldundi eta gobernu guztiei dagokien erantzukizuna da. Horren ordez, pertsona horien bertsio kriminalizatzailea azpimarratzen da. Pertsona batzuek egiten dituzten gizalegearen aurkako ekintzen erantzukizunak esleitzen zaizkio kolektibo bati.
Gai horri buruz poliziak eta udalak argitaratzen duten bertsioa bakarrik duen edonork, funtsean komunikabide gehienek zabaltzen dutena, El Infiernon bizi direnen ondorio kriminalizatzaile bat aterako du, eta hori ez da bidezkoa bertan bizitzera behartuta dauden gehienentzat, alternatibarik ez dutelako. Aldi berean, udalari balio dio egoera horri eusteko duen erantzukizuna saihesteko.
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]
Frantziako Estatutik kanporatu zituzten, asilo-eskaerak Espainiako Estatuan egin behar zituztela esanez. Asteak daramatzate zain Donostiako Amara auzoan.
Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.
"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.
Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]
"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea.
Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.