Donostiako Aste Nagusian ehunka emakume autodefentsa feministaren alde

  • Donostiako mugimendu feministaren deialdiari erantzunez, herritar ugarik hartu ditu Alde Zaharreko kaleak. Emakumeei ukatu zaizkien kalea eta gaua berrartzeko baliatu dute protesta.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abuztuaren 16an - 09:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Larunbat gauerdian eman zioten hasiera eraso sexisten eta autodefentsa feministaren aldeko manifestazioari, Zuloaga plazan. Antortxak, arropa beltzak eta buruberokiak lagun, eta batukadaren doinuek girotuta, Alde Zaharretik La Flamenka gunera sartu zen protesta. Erasotzaile guztiei eta hauen konplizeei mezu zuzena bidali eta inongo begiradarik, ukipenik edo bortxaketarik onartuko ez zaiela argi utzi zuten.

2016ko kultur hiriburuak “kapitala bizitzaren gainetik” jartzen duela iritzita, feministen aldarria kalera atera dute. Eraso sexisten aurrean erantzun “irmo, kolektibo eta konbatiboak” emateko prest daudela eta beldurra erasotzaileek sentitu behar dutela argi utzi dute. “Guk erabakitzen dugu nola jantzi eta norekin erantzi, geure gorputzak geureak dira!”.

 

 

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Autodefentsa feminista kanalean gehiago
2024ko ekainaren 19
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
"Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria"

2024ko martxoaren 8
Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu feministako kidea
"Gure indarra instituzioen hipokrisiaren eta diskurtsoez jabetzeko ahaleginen gainetik dago"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.