Dominak kendu dizkiote 'Billy El Niño' polizia ohi eta torturatzaileari, hil ondoren

  • Memoria Demokratikoaren lege berria indarrean sartu da Espainiako Estatuan, eta hori betetzeko, beharrezko urratsa zen diktadura frankistaren parte ziren polizia eta guardia zibilei aitortza gisa emandako dominak eta ordainsariak kentzea.


2022ko abenduaren 30a - 12:26
Merezimenduzko lau domina zeuzkan torturatzaile ezagunak, eta %50 igo zioten pentsioa. Hil eta bi urtera kendu dizkiote aitortzak eta ordainsariak.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ordainsari eta aitortzak behin zenduta dagoela kendu dizkiote Antonio González Pacheco Billy El Niño torturatzaile eta polizia ohi ezagunari. Duela bi urte zendu zen COVID-19ak jota; 2018an sortu nahi zen legea, hala hitzeman zuten Espainiako Gobernuko bazkideek, baina ez ziren ados jarri edukian. Billy El Niñok lau domina jaso zituen frankismo garaian egindako lanari aitortza gisa –horietako bat, merituarena, Rodolfo Martín Villa ministroak eman zion–, eta %50 igo zioten pentsioa. Kasurik ezagunenetakoa torturatzaile ezagun horrena da, baina neurriak barne hartu ditu frankismoak saritutako beste polizia ohi guztien kasuak, hau da, guztiei kendu dizkiete aitortzak eta ordainsariak.

Berriki onartu eta indarrean jarri den Memoria Demokratikoaren Legea baliatuta, Espainiako Barne ministro ohi Fernando Grande-Marlaskak legea bete eta aitortzak kentzeko agindua eman duela jakinarazi dute hedabide espainiarrek ostiralean. Ofizioz jarri du abian prozesua, hain zuzen ere, "Espainiako Konstituzioan zehaztutako giza-eskubideen aurkako edozein ekintzak edonolako aitortza bat" jaso badu, eta hura ez bada oraindik berrikusi, lege berriak araututa egingo da erregulazioa.


Frankismoa kanaletik interesatuko zaizu...
Julio Pachecoren frankismoko torturak ikertuko ditu lehenbiziz epaile batek Espainian

Ana María Iguácel epaileak bertan behera utzi du frankismoan torturatutako Julio Pachecori Madrilgo 50. Instrukzio Epaitegian ostiral goizean hartu behar zion deklarazioa. Hau da frankismo garaiko torturengatik Espainiako auzitegi batek ikertu behar duen lehen... [+]


Frankismoaren krimenak ikertzeko eskaerak atzera botatzen ari dira epaitegietan

Frankismoaren krimenen kontrako Euskal Plataformak azaldu duenez, instrukzio epaitegiak behin eta berriz ari dira atzera botatzen diktadura garaiako gizateriaren aurkako krimenak ikertzeko eskariak. Bere esanetan, Espainiako Memoria Demokratikoaren legeak ez ditu legezko... [+]


Gorpuzkiak ateratzen hasi dira Cuelgamurosetik, tartean dira 40 euskal herritar

Ekin dio Espainiako Gobernuak Cuelgamurosetik, Erorien Haranetik, biktimen gorpuzkiak ateratzeari. Guztira, 128 biktimaren gorpuzkiak aterako dituzte eta horietatik 40 euskal herritarrak, gutxienez hamar errepublikarrak eta 23 matxinatuen alde borrokatu zutenak.


Maria Luisa Mangado. Militante lehen eta orain
"Sekulako poza hartu nuen Irulegiko eskua aurkitu zutenean"

1960ko hamarkadaren amaiera aldera, egoera irauli nahi izan zuten hainbat gaztek. Iruñean, Euzko Basterra osatu zuten. EGIko kide ziren. Propaganda egiten zuten batzuek eta, beste batzuek, aldiz, pintadak egiten eta lehergaiak erabiltzen hasi ziren. Hildakoak gertatu... [+]


Eguneraketa berriak daude