Dispertsioaren ondorioz urteko hirugarren istripua gaitzesteko elkarretaratzeak deitu dituzte

  • Ibon Goieaskoetxea euskal presoaren bikoteak eta bi seme-alabek istripua izan dute espetxera zihoazela. Frantziako Arles espetxean dago Goieaskoetxea, etxetik 850 kilometrotara.


2018ko apirilaren 3an - 10:25
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Okzitaniako Tolosa inguruan izan dute ezbeharra eta zauri larririk ez dutela jakinarazi du Etxeratek. Aurreko autoa bat-batean galgatu eta ezer egin ezinik bere aurka jo dira. Ondoren atzetik zetorren autoak beraiena kolpatu du.

Urteko hirugarren ezbeharra dela adierazi du Etxeratek eta istripuez gain, dispertsioak eragiten duen sufrimenduak ia hiru hamarkada beteko dituela gogorarazi du. “29 urte hauetan 400dik gora ezbehar eta milatik gora zauritu eragin ditu urrunketa politika honek, eta astebururo-astebururo biktima berriak eragiten jarraitzen du”.

Ezbehar berri hau salatzeko eta Ibon Goieaskoetxearen senide eta lagunei elkartasuna helarazteko, elkarretaratzeak deitu ditu Etxerat elkarteak datozen egunotan:

- Bilbo: Asteartea, hilak 3, 19:30etan Arenalean.

- Donostia: Asteazkena, hilak 4, 19:00etan Bulebarrean, Udaletxe ondoan.

- Gasteiz: Asteazkena, hilak 4, 19:30etan Andra Mari Zuri plazan

- Iruñea: Ostirala, hilak 6, 20:00etan Sarasate pasealekuan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Eguneraketa berriak daude