Dirua bilduko du igandean Aire Garbia plataformak, erraustegiaren kutsaduraren ikerketa laguntzeko

  • Aire Garbia plataformak iragarri du mahaia jarriko duela igande honetan, Lasarte-Oriako Sagardotegi plazan, 10:00etatik 12:00etara. Dirua bilduko dute, Errausketaren Aurkako Mugimenduak martxan jarri duen crowdfunding kanpaina laguntzeko. 13.000 euro bildu behar ditu erakundeak; 3.000 baino gutxiago falta zaizkio.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 24an - 09:49
Aire Garbia plataformak manifestazioa egin zuen aurtengo maiatzean, errausketaren aurka eta gaikako bilketa "eraginkorraren" alde. / Txintxarri

ToxicoWatch fundazioak eta Euskal Herriko enpresa batek lagin ugari hartu dituzte berriki Zubietako erraustegiaren inguruan: arrautzak, hostoak, lurra... Zubieta Lantzen elkarteak sustatu du ikerketa. Erraustegia lanean hasiko balitz, kutsadura neurtzeko eta urtero-urtero konparatzeko datuak bildu nahi ditu.

Aire Garbia plataformako kideek herritarrak deitzen dituzte ekarpenak egitera, ekimen hori bultzatze aldera. Sagardotegi plazan jarriko dute mahaia, Jalgi Kafe Antzokiaren alboan.

Kontzentrazioa gaur arratsaldean

Errausketaren Aurkako Mugimenduak kontzentratzera deitzen ditu herritarrak gaur, 18:30ean, Donostiako Aquariumean. Klima ez da negozioa lelopean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren "hipokrisia" salatu nahi du. Naturklima fundazioa sortu du diputazioak, eta Gipuzkoa klimaren alde jardunaldiak antolatu, gaur eta bihar. Horren helburua "Zubietako erraustegia zuritzea" dela salatu du EAMk.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude