Desokupa enpresa, lehen aldiz Euskal Herrian esku hartu nahirik

  • Portugaleteko Giza Eskubideen Bulegoak salatu duenez, enpresa pribatuko kideak Ezkerraldean aritu dira azken egunotan, emakume bat etxetik kaleratu nahirik. Bortxazko jardunagatik ezaguna den enpresa lehen aldiz ari da Euskal Herrian esku hartu nahirik.


2019ko abenduaren 12an - 14:30
Desokupako zenbait kide
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Portugaleteko Gizarte Eskubideen Bulegoak ohar bidez emandako abisuaren arabera, Desokupa enpresa pribatua Ezkerraldean aritu da azken egunotan, emakume bat etxetik kaleratu nahian. Adierazi dutenez, kaleratu nahi duten emakumeari beltzean zion egina alokairu kontratua jabeak, eta orain ez dio berritu nahi. “Egoera hori izanik, jabeak ezin du auzitara jo bera delako arau-hauslea; hala bada, bortxa darabilen enpresarengana jo du ‘higiezinen mobbing-a’ deitu daitekeena burutu dezaten”. Oharrean azpimarratu dute emakumeak adin txikiko bat duela bere ardurapean.

Desokupa enpresak desalojo estrajudizialak egiten ditu, legezkotasunaren mugetan eta bortxaz jardunez, eta ezagun da enpresako kideek eskuin muturrarekin duten lotura. Enpresak egoitza nagusia Bartzelonan duen arren, zerbitzuak eskaintzen dituzte Espainiako Estatu guztian. “Ilegalki okupatuta dauden edo maizter prekarioak dituzten etxebizitzen etxegabetzeetan berezitutako enpresa gara. Berehalako etxegabetzeen formula legezkoaren sortzaile eta aitzindariak”, diote beren webgunean. Darabilten indarkeria ageriko egin da hainbat alditan; 2018an adibidez, Katalunian, etxekaleratu zutenean abortua eragin ziotela salatu zuen emakume batek.

Portugaleteko Gizarte Eskubideen Bulegoak herritarrei, eragile sozialei zein instituzioei dei egin die, adi egoteko eskatuz. Etxebizitzaren merkatuaren bueltan dagoen prekarietate egoerak espekulatzaileen abusuei eta bazterketa sozial arriskuan daudenak kaltetzen dituzten esku hartze estrajudizialei ezin diela bide eman, eta horiek gelditu behar dituztela ohartarazi dute.

“Ezin dugu utzi batzuk saia daitezen etxebizitza faltaren arazoa konpontzen taktika mafiosoak eta gorrotoaren diskurtsoa erabiliz”, xedatu dute.


Etxegabetzeak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...