Desobedientziak gune berria izango du: Lurralde Askea

  • Lurralde Askea izeneko komunitateak larunbatean izango du lehen urratsa, Arabako Ozaetan antolatu duten "0 asanbladan". Kapitalismoaren logikatik eta baloreetatik ihes egitea proposatuko dute, lege injustuei ez ezik, eguneroko ohitura txarrei desobedientzia eginez.

Axier Lopez @axierL
2015eko azaroaren 03a

Sarean zabaldu den aurkezpen bideoaren bitartez izan dugu Lurralde Askea egitasmoaren berri. “Desobedientzia eraikitzailea” izango du ardatz norbanakoek osatutako komunitate gisa aurkezten den taldeak, ARGIAk jakin ahal izan duenez. Joko alderdikoitik kanpo kokatzen dute bere burua eta herri mugimenduarekin batera aritzeko asmoa azpimarratzen dute.

Kapitalismoa elikatu eta iraunarazten duena gure bizimodua dela iritzita, egunerokotasunean hartzen ditugun erabakiei zentzu politikoa ezarri nahi diete, komunitatearen ezaugarri orokorren orrian irakurri dugunez. Horretarako “bizitza erdigunean” jartzen dituzten proiektuak sustatu eta berriak eraiki nahi dituzte. “Bizitzeko erak aldatuko ditugu gobernatzeko moduak eraldatzeko”, diote aurkezpenean.  Sistemak “aukera bakartzat” saltzen dizkigun ohiturak eta “lege injustuak” maila pertsonalean eta kolektiboan desobeditzea proposatzen dute. Era berean, eskubide pertsonal eta kolektiboak “sistematikoki urratzen dituen estatu kapitalistekin” kooperazio eza aldarrikatzen dute.

Bizimodu onaren Euskal Herria

Ameriketako jatorrizko herrien Sumak Kawsay-ren –Bizimodu Ona– logika Euskal Herrira ekartzeko saiakera egin dute, hemengo testuingurura eta egoera politikora moldatuz. “Euskal Herria independente, euskaldun eta feminista” aldarrikapenari heldu nahi diote; ikuspegi identitariotik harago, Euskal Herri burujabearen alde egitea “askatasunaren eta onura kolektiboaren” alde lan egitearen sinonimo bilakatu nahi dutela diote. Eta horretako, “garaipenaren egunera” arte itxaron beharrik gabe, gaurdanik beste era batera bizitzeko baldintzak eraiki eta sistemaren logikatik kanpoko “lurralde askeak” sortu nahi dituzte.

“0 asanblada” Ozaetan

Aurkezpen publikoaren aurretik egingo duten lehen asanblada izango denez, “0 asanblada” deitu diote bilkurari. Azaroaren 7an Arabako Ozaeta herrian egingo dute Garaion Sorginguneak  –kultur-sorkuntza, ondarea eta natura uztartzen dituen elkarteak– Otaza auzoan duen egoitzan. Auzolana oinarri duen egitasmoa da Garaion eta, antolatzaileen esanetan, Lurralde Askeak bultzatu nahi dituen baloreekin bat egiten duelako aukeratu dute Arabako txoko hori. Egitaraua eguerdira arte luzatuko da eta herri mugimenduko hainbat taldetako ordezkariek parte hartuko dute eztabaidetan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Desobedientzia zibila  |  Antikapitalismoa

Desobedientzia zibila kanaletik interesatuko zaizu...
Urriaren 1a
Urtebete geroago dena zabalik

Urtebete joan da Txarangok “ho tindrem tot i es parlarà de vida” [dena izango dugu eta bizitzaz hitz egingo da] leloarekin erreferendum-kanpaina alaitu zuenetik. Une gogoangarri asko baina aurrerabide gutxi ikusi ditugu joan den 365 egunean: ANC eta Òmnium-eko presidenteen espetxeratzea, erreferenduma, poliziaren bortizkeria, baiezkoaren garaipen borobila, gerra zibilaz geroztiko grebarik handiena, independentzia-aldarrikapen zapuztua, “dena prest zeukaten”... [+]


2018-09-30 | Saioa Baleztena
Alejandra Rayas
"Mobilizazio baketsuaren sendotasuna da Kataluniaren itxaropena"

Barcelonetako Mediterrània eskolako erasoetan Espainiako Poliziak zauritu izanagatik gogoratzen du batek baino gehiagok Alejandra Rayas (Queretaro, Mexiko, 1970). Urriaren 1eko lehen urteurrena betetzear dela, eta, kolpatu zuen guardia zibilaren aurkako epaiketarekin zer gertatuko den jakiteko “adi” dagoen bitartean elkarrizketatu dugu.


2018-09-30 | Saioa Baleztena
Jordi Pesarrodona
"Eraso faxistak eteteko gai izango da Kataluniako mugimendu baketsua"

Irailaren 20an Espainiako Poliziak Generalitatearen Herrizaintza Sailean egindako miaketak salatu asmoz sudur gorria jantzi zuen guardia zibilen aurrean Jordi Pesarrodonak (1960). Pailazoa eta Sant Joan de Vilatorradako kultura zinegotzia (ERC) da. Urriaren 1ean, bere herriko eskolan erresistentzia egiteagatik auzipetu zuten. Lau delitu egotzi zizkioten: desobedientzia, autoritatearen kontrako erresistentzia larria, lidergo iskanbilatsua eta gorrotoa sustatzea.


Lau ekintzaile espetxeratu dituzte Ingalaterran, frackingaren makinaria zeramaten kamioietara igo zirelako

Frackingaren aurkako lau ekintzaile espetxeratu dituzte irailaren 25ean, frackingerako lurra zulatzeko makinaria garraiatzen ari ziren kamioietara igo eta beren lana oztopatzeagatik, The Guardian egunkariak jaso duenez.


2018-09-26 | ARGIA
Zazpi gazteren atxilotze eta espetxeratzea "legez kontrakoa" izan zela ebatzi du Konstituzionalak

2015ean atxilotu zituen Ertzaintzak Segikoak izatea leporatuta Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitutako zazpi lagun, horietatik hiru Gasteizen egindako “herri harresian”. Defentsak Auzitegi Gorenean jarrita zuen helegitea aintzat hartu eta gazteak kartzelaratzeko agindua baliogabea eta “legearen eta Eskubidearen kontrakoa” dela esan du orain Konstituzio Auzitegiak.


Code Rood mugimendua
Ehunka lagunek enpresa kutsakor bat blokeatu dute hiru egunez Herbehereetan, klima aldaketaren aurka

Code Rood mugimenduak bigarren aldiz blokatu du klima aldaketa eragiten ari den enpresa kutsakor bat, Herbehereetan. NAM izeneko enpresak gas tankeak dauzka Groningen hiritik gertu, eta bizilagunak gune kutsakorra izateaz gain, lurrikarak eragiten dituela salatzen ari dira. 700 lagunek desobedientzia zibileko ekintza prestatu eta 50 orduz sarbideak itxi zituzten, enpresaren lana etetea lortuz. Bost lagun zauritu zituen poliziak. Jarraian ekimenaren argazki eta bideoak.


2018-07-10 | Nahia Ibarzabal
LGBT bandera argitara atera du irudimenak Errusian

Errusian debekatuta dago LGBT bandera kalera ateratzea. Sei ekintzaile hego amerikar hauek ez dira isilik eta geldi geratu ordea. Bakoitzak herrialde bateko futbol kamiseta jantzi eta bandera osatu ostean kalera irten dira. Sare sozialetan asko zabaldu da beren ekimena. ://twiom/harleivy/satus/10159834064197918


2018-07-09 | ARGIA
New Yorkeko Askatasunaren Estatua eskalatu zuen ekintzaile batek Trumpen migrazio politiken aurka

Donald Trump AEBetako presidentearen politiken aurka protesta egiteko New York hiriko Askatasunaren Estatua ezaguna eskalatu zuen Kongoko Errepublika Demokratikoko emakume batek joan den asteazkenean, Democracy Now gunean irakur daitekeenez.


2018-07-03 | ARGIA
600 emakumeren desobedientzia ekintza AEBetako Senatuan haurrak gurasoengandik bereiztearen aurka

Washington DC hirian Trumpen administrazioaren migrazio politiken aurkako desobedientzia zibileko ekimenean 600 emakumetik gora atxilotu dituzte, Democracy Now egunkariak jaso duenez. AEBetako Senatuaren eraikinean sartu eta lurrean eseri ziren joan den ostegunean.


2018-06-12 | Nahia Ibarzabal
Zure zergekin gastu militarra ez ordaintzeko gida azkarra

Aurrekontuetatik 20.000 milioi euro gastu militarrerako izatearekin desados egonez gero, ez ordaintzeko aukera dago.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude