Desiogintza


2022ko abuztuaren 29an - 11:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Egun bizi dugun lurralde globalaren nagusitasun eraginak osoki blaitzen gaitu jada. Munduera horrek sortzen dituen norberatasunak, bakarzale eta nartzisistak izateko joeran sortzen ditu, nortasun zatituak eta aletuak dira egungoak. Naufragioaren erdian, “ahal duenak ahal duena egin beza”,  agindu nagusiaren meneko bizi gara honezkero. Begira nola, gizarte-herritartasunerako eskubideen ahultze progresiboak, lan baldintzen prekarizazio hedakorrak edota herrien subiranotasun eta burujabetzaren aldarrikatzeko nahia itotzeko grinak, munduera berdindua amesten duen eredu neoliberalean ezaugarrietan zein erraz txertatzen  diren. Diruaren goseak bultzatuta mugitzen den munduan, oinarrizko eskubideen desegitea, deslotura soziala, merkatuaren nagusikeria,  edota eliteen pribatizazio nahiak, harrapaturik gaituen sistema batetako ondorioak dira.

Haatik da hain beharrezkoa gaur egun norbanakoen ekoizpena zein baldintzetan sortzen den ondo ulertzea, eta beregaintasunez jokatzea ekoizpen horren arduran, norberak egin ezean beste batek  eginez diharduelako.  Bakarrik horrela  ahalbidetu liteke taldetasun bermean, hots, burujabetzatik, desiogintza biziberritzea, bestelako eraikuntza soziokultural urratzailearen desiogintza birsortzea.

Giza identitatearen gaur egungo desjabetzea “identitate neoliberala” deritzonak ordezten du. Eta ondorioetan zibilizazio-mehatxua argi ikusi dugu sistema globalak eragin duen krisi ekologikoan eta planetarioan: krisi klimatikoaren ondorenak saiestezinak bihurtu dira dagoeneko.  

Arriskuaren gizarteak (U.Beck) etengabeko mehatxu berriak sortzen ditu, gero eta zaurgarritasun eta zatiketa sozial handiagoa eraginez bai herrietan eta pertsonengan. Krisi ekologiko planetarioa, finantza-espekulazioak, kapitalen porrot-arrisku etengabeak, merkatuaren prekarietate biderkatzaileak, pentsamendu bakarraren inposaketa mediatikoak, subjektu desjabetuaren sakabanaketa areagotzen dute, herritarron  mendekotasuna eragin eta gizarte eragiletza oztopatu eta geldotuz.

Haatik, mendekotasun eta mehatxuaren esparrua gainditzeko prest egongo den hiritargo berri baten arkitektura behar-beharrezkoa dugu.  Hezkuntzan zer esanik ez, gizabanakoaren oinarrizko nortasunaren garapena, funtsezko langaia beharko du izan.

Izan ere, jokoan dagoena, gizarte ereduaren errotiko eraldaketa da. Neoliberalismoaren doktrina ideologikoaz gain, bere baitan, gizabanakoaren eraikuntza eredu jakin bat dagoelako, merkantilizatzeko erraza zaion norbanakoa zer-gauza bihurtzen duena. Horregatik, kapitalismo neoliberalak, eragin erabakigarria dauka egungo subjektibotasun moldaeratan, gaur, gizaki mota hori, bere agindu hiperkontsumistan harrapaturik bizi da.

Irabaziek eta diruak, gure ortzi-mugaren desira-objektu nagusi izaten jarraitzen duten bitartean, ezingo da desiogintza berri baten ernamuinik aurkitu, giza taldearen desiogintzaren eraikuntza soziokulturalik erdietsi. Hain zuzen, ortzi-muga hori, talde kultura berri batean datza, benetako mutazio antropologikoa ekarriko duen eraldaketa. Ezbairik gabe, guztientzako biziera duinaren baldintzak ekoizteko ongarri soziala, desira-objektu nagusiaren norabide aldaketan datza, bestelako uztartze sozialaren onura ekarriko duen hitzarmen bateratzaile zabal eta berrian.

Desiogintzaren norabide aldaketa, norbanakoa erreskatatzeko premiatik sortzen den arren, giza taldean du bere jomuga eta burujabetza du xede. Emantzizipazio borrroka guztien zeruertzari begira dago, herrigintza euskaltzale eta feminista batek zurtoitzen du ondoen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Eguneraketa berriak daude