'Desertifikazioaren Munduko Atlasa'-ren edizio gaurkotua argitaratu dute

  • Europako Batzordearen zientzia eta ezagutza zerbitzua den Ikerketa Zentroak argitaratu berri du desertifikazioaren munduko Atlasaren edizio berria, lekuan lekuko erabakiak hartu behar dituzten arduradunei eskaintzeko tresnak lurzoruen galera eta hondatzeari erantzun egokiak har ditzaten. Atlasak bere baitan dakar lurzoruek mundu mailan nozitzen duten hondatzearen balorazio zehatz eta arrazoitua.


2018ko uztailaren 16an - 10:36

Tibor Navracsics Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kiroleko komisarioak, Ikerketa Zentroaren ardura duenak, esan du: "Azken hogei urteotan, desertifikazioaren munduko Atlasaren azken edizioa plazaratu zenetik, era ikusgarrian handitu da lurraren eta lurzoruen gaineko presioa. Gure planeta ondorengo belaunaldientzako babestu nahi baldin badugu, urgentziaz aldatu behar dugu baliabide hain preziatuok erabiltzeko daukagun modua".

Karmenu Vella Ingurumen, Itsas Aferen eta Arrantzako komisarioak erantsi dio: "Atlasak erakusten du Europar Batasuna gero eta gogorrago astintzen duela desertifikazioak eta azpimaratzen du zein garrantzitsua den lan egitea lurzorua babesteko eta lurra eta ura modu iraunkorrean erabiltzeko nekazaritza, basogintza, energia eta klimaren aldaketa bezalako alorretan".

Ikerlan honen hirugarren edizioa den Desertifikazioaren Munduko Atlasa PDF formatuan hemen deskargatu daiteke.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurzorua
PODCAST 2x10 | Nekazariekin batera zaindu lurzoru naturala, CO2 biltegi handiena eta biodibertsitate altxorra

COP26 biltzarraren bezperan, planeta osoko laborarien bozgorailu izan nahi duen Via Campesina saiatu da klima are gehiago zora ez dadin bere proposamena zabaltzen Hararetik (Zimbabwe): “Aldarrikatzen dugu aitortua izan dadila nekazaritza agroekologikoak, basogintza... [+]


Eguneraketa berriak daude