Can Vies berreraikitzen jarraituko dute

  • Can Vies berreraikitzeko lanetan hasiak dira dagoeneko Bartzelonan, eta asteazkenetik larunbatera bitarteko deialdiak zabaldu dituzte. Horrekin batera, aurreko egunetan Sants auzoan modu bateko edo besteko laguntza eskaini duen orori eskerrak eman eta proiektu berrian parte hartzera gonbidatu dituzte.


2014ko ekainaren 4an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Iragan egunetako gertakariek etapa bat utzi dute atzean, baina berri bati eman diote hasiera, eta argi geratu da Sants auzoak Can Vies nahi duela eta prest dagoela espekulatzaile zein politikoen erasoei aurre egiteko", azaldu dute plataformakoek. Krisi sozial, ekonomiko eta politikoko garaiak direla adierazi dute, baina erakutsitako babesak antolatzen jarraitzeko indarra ematen duela.

Hori probestuz, ondorengo egunetarako prest dituzten berreraikitze deialdiak aurkeztu eta gonbitea zabaldu dute:

 

Asteazkena, ekainak 4:

* 20:00etan asanblada irekia

Osteguna, ekainak 5:

* 10:30ean auzolana

* 16:30ean auzolana

Larunbata, ekainak 7 (egun osoan zehar hainbat ekintza egongo dira):

* 10:30ean auzolana

* 14:30ean bazkari herrikoia

* 16:30ean auzolana

 

Berreraikuntzaren lehen pausuak ikus daitezke ondorengo bideoan:


Can Vies kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...