Can Vies berreraikitzen hasi dira auzotarrak

  • Bartzelonako kaleetan aste osoan egindako protestek eragina izan dute eta Udalak Can Vies zentro sozial autogestionatuaren eraisketa gelditu du. Auzotarrek, euren kabuz, eraikinaren berreraikuntzari ekin diote.


2014ko maiatzaren 31n - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-06-02 09:28
Herritarrak zentro soziala berreraikitzen hasi dira (argazkia: CUP Barcelona).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bartzelonako CUPen Twitter kontuak larunbat goizean argitaratu duen argazki batean hainbat lagun ikusten dira buruan eraikuntzako kasko horiak jantzita, Can Vies berriz zutitzeko prest. Udalak hainbat egunetako istilu gogorren ondoren, menia gisa eskaini duen elkarrizketari itxaron gabe hasi dira lanean.

Istiluek utzi dute bestelako ondoriorik ere: Vilawebek argitaratu duenez, egunotan atxilotutako lagunetatik 25 behin behinean aske utzi dituzte, manifestazioetara joateko debekuarekin. Eta atxilotuetako bat kartzelara bidali dute.

Mossoen indarkeriaren ondorioz belarria erdibitu zioten gazteak ere epaitegietara jo du Kataluniako polizia autonomikoari ardurak eskatzeko. La Directan irakur daitekeenez, Santseko istiluengatik salaketa gehiago ere etor litezke.


Can Vies kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...