Can Vieseko istiluetan parte hartzea egotzita ia lau urte arteko kartzela zigorra

  • Bartzelonako epaile batek zortzi hilabete eta hiru urte eta bederatzi hilabete arteko kartzela zigorra ezarri die lau gazteri. Gazte hauei 2014ko maiatzaren bukaeran Can Vies zentro sozial okupatuaren desalojoaren aurkako istiluetan parte hartzea egozten diete.


2015eko otsailaren 03an - 10:59
Azken eguneraketa: 13:19
Mobilizazio jendetsuak Can Viesen eraisketaren aurka (argazkia: Victor Serri / La Directa)

Mosso d’Esquadra bati botila bat jaurtitzeagatik hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak 19 urteko gazte bati, lauen artean zigorrik altuena alegia. Desordena publikoak egozten zioten bosgarren gazte bat absolbitu du epaileak.

Can Vies, Bartzelonako Sants auzoko zentro sozial okupatua, iazko maiatzaren 26ean etxea hustu eta eraikina eraisteari ekin zioten. Horren aurka, milaka lagunek Sants auzoko kaleak hartu zituzten, mobilizazioetan hainbat istilu egon eta tentsio momentu ugari bizi zirelarik. Eraisketaz arduratzen zen garabia erre zuten istilu horietako batean, ekintza hau mugimenduaren ikur bilakatuz.

 

 

1987an okupatutako zentro sozialaren eraisketaren aurkako mobilizazioek udaletxeak errausketa  bertan behera utzi zuen. Egoeraz baliatuta, 300 pertsona baino gehiagok zentro okupatua berreraikitzen hasi ziren segituan. Berreraiketa gauzatzeko martxan jarritako crowdfunding kanpainari esker 90.000€ inguru lortu zituzten.

El Pais egunkariak abenduan argitaratu zuenaren arabera, Xavier Trias Bartzelonako alkateak (CiU) Can Vieseko berreraiketarekin ez jarraitzeko “lizentziarik gabe obrarik egin ez dezaten neurriak hartuko dituela”, azaldu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Can Vies
2018-06-07 | ARGIA
Can Vies hustearen kontrako protestetan gazte bat jipoitzeagatik, bi Mosso zigortu dituzte

Bartzelonako Auzitegiak kondena partzialarekin zigortu ditu Jesus Antonio Zoyo Rodriguez eta David Villares Yelmo poliziak.


Can Vies: nola berreraiki amets bat

Ostegunean 19:00etatik aurrera Can Vies. Única solució: Reconstrucció hitzaldia eskeiniko du zentro sozial horretako kide batek Iruñeko Katakrak gunean.


Bartzelonako Can Vies zentro sozial okupatua berreraikitzen jarraituko dute, eragozpenen gainetik

Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentro soziala berreraikitzen jarraituko dute, Udalak agindutakoaren aurka. Maiatzean etxe okupatua husten ahalegindu ziren eta eraikinak kalte larriak jasan zituen.


2014-07-23 | Judith Perez
Can Vies berreraikitzeko 70.000 euro lortu dituzte “crowdfunding” bidez

Crowdfunding finantzaketa kolektiboko kanpaina baten bidez Bartzelonako Can Vies zentro soziala berreraikitzeko eta protestetan atxilotutakoen tasa judizialak ordaintzeko dirua lortu du Can Vies viu! kolektiboak. 70.000 eurokoa zen finkatutako kopurua eta astearte arratsaldean... [+]


Eguneraketa berriak daude