Mossoek sei lagun atxilotu dituzte Bartzelonan, Can Vieseko liskarren harira

  • Esquadra Mossoek sei lagun atxilotu dituzte ostegunean Bartzelonan, Can Vies zentro autogestionatua hustu eta botatzen hasi osteko liskarretan parte hartu zutelakoan. Maiatzean hustu zuten Sants auzoko eraikina.


2014ko uztailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hondeamakina sutan, Can Viesen.

Bartzelonako kaleetan egin ziren protestek eragina izan zuten eta Udalak zentro sozial autogestionatuaren eraisketa gelditu zuen. Auzotarrek, euren kabuz, eraikinaren berreraikuntzari ekin zioten hura hustu eta astebete ingurura.

Kalez jantzitako poliziek atxilotuak

Hilabete baino gehiago pasa denean, Mossoek sei lagun atxilotu dituzte Bartzelonan. Directa.cat agerkariak jakinarazi duenez, haietako bat, Can Vieseko asanbladako kide dena, arratsaldeko 15:00ak inguruan atxilotu zuten kalez jantzitako poliziek Espainia Plazan. Lau ordu geroago aske geratu zen, ordea, ez dagoelako bere aurkako akusazio formalik, ezta delitu konkretu batekin lotzen duen atestaturik ere, haren abokatuak azaldu duenez.

En Moviment eta Som Can Vies-ek jakinarazi dutenez, atxilotuetako bost utzi dituzte aske. Hainbat kolektibok deituta, elkarretaratzera deitu dute gaur, 19:00etan.

Mossoek adierazi dute jada 72 lagun atxilotu dituztela Can Vieseko liskarrengatik, eta datozen egunetan kopurua handitu egin daitekeela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Can Vies
2018-06-07 | ARGIA
Can Vies hustearen kontrako protestetan gazte bat jipoitzeagatik, bi Mosso zigortu dituzte

Bartzelonako Auzitegiak kondena partzialarekin zigortu ditu Jesus Antonio Zoyo Rodriguez eta David Villares Yelmo poliziak.


Can Vies: nola berreraiki amets bat

Ostegunean 19:00etatik aurrera Can Vies. Única solució: Reconstrucció hitzaldia eskeiniko du zentro sozial horretako kide batek Iruñeko Katakrak gunean.


Can Vieseko istiluetan parte hartzea egotzita ia lau urte arteko kartzela zigorra

Bartzelonako epaile batek zortzi hilabete eta hiru urte eta bederatzi hilabete arteko kartzela zigorra ezarri die lau gazteri. Gazte hauei 2014ko maiatzaren bukaeran Can Vies zentro sozial okupatuaren desalojoaren aurkako istiluetan parte hartzea egozten diete.


Bartzelonako Can Vies zentro sozial okupatua berreraikitzen jarraituko dute, eragozpenen gainetik

Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentro soziala berreraikitzen jarraituko dute, Udalak agindutakoaren aurka. Maiatzean etxe okupatua husten ahalegindu ziren eta eraikinak kalte larriak jasan zituen.


Eguneraketa berriak daude