Bartzelonako Udalak ez du hitz egin nahi, baina auzoak ez daude isiltzeko

  • Istilu larrien ondoren Bartzelonako Udalak Can Vies zentro sozial autogestionatuari eman zion su-etena bukatu da. Joan den astean Xavier Trias hiriko alkatea negoziatzeko prest agertu zen, baina elkarrizketak etengo dituztela iragarri dute asteburuan.


2014ko ekainaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Igandean 20.000 lagun inguruko manifestazioan Can Viesen aldeko aldarria eta auzoetan alternatibak eraikitzeko premia uztartu ziren (argazkia: Robert Bonet / La Directa).

Larunbatean, Udalarekin hasi beharreko solasaldiei itxaron gabe, ehunka lagun bildu ziren Sants auzoan Can Vies berreraikitzen hasteko. Hurrengo egunean lan horiek bertan behera uztea erabaki dute, arkitektoek eraikinaren egoeraren diagnostiko bat egin arte.

Zentro sozialeko kideek “probokazio” gisa hartu dute Udalak igandean eman zuen prentsaurrekoa. Joaquin Forn Bartzelonako alkateordeak larunbat gaueko istiluen ondorioz izandako kalte materialak gogoratu zituen (200.000 euro, Udalaren esanetan) eta La Vanguardiaren arabera, Can Viesekin elkarrizketa amaitu dela iragarri du, edifizio horretan euren jarduerak antolatzen zituzten pertsonak “biolento” gisa deskribatzearekin batera.

Mossoen sagu-tranpa

Elkarrizketarekin ala gabe, azken astean aldatu ez dena Kataluniako polizia autonomikoaren jarrera da. 40 furgoi baino gehiago eta 300 bat agente erabiliz, Esquadra Mossoek operazio deigarria egin zuten larunbat gauean: zentro soziala ixtearen kontrako manifestazioan parte hartu zuten 200 bat lagun inguratu zituzten kalean bertan, Gran Via eta Rocafort artean, eta hiru orduz eduki zituzten setiatuta.

Prentsari operazioaren irudiak hartzea debekatu nahi izan zioten baina berehala hasi ziren irudiak sare sozialean barrena ibiltzen. Zirkulu barruan harrapatu zituzten manifestariei argazkiak atera zizkieten, baita aurpegia estaltzen zieten txanoak jartzera derrigortu ere. La Directan irakurtzen denez, agindu judizialik gabe egin zuten setiatzea.

Manifestazioak, geroz eta jendetsuagoak

Igandean 20.000  lagun atera ziren kalera Can Viesen alde. Azken astean zentro sozialaren inguruan sortu den dinamikak mezu zabalagoei bidea ireki die eta igandeko manifestazioaren pankartan islatu zen hori: “Defensem els barris” (auzoak defenda ditzagun) irakur zitekeen martxaren buruan.

Zentro sozial zehatz batetik harago, Bartzelonako auzoetan alternatibak antolatzeko aldarriarentzat erresonantzia-kutxa bihurtzen ari da Can Viesen inguruko mugimendua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Can Vies
2018-06-07 | ARGIA
Can Vies hustearen kontrako protestetan gazte bat jipoitzeagatik, bi Mosso zigortu dituzte

Bartzelonako Auzitegiak kondena partzialarekin zigortu ditu Jesus Antonio Zoyo Rodriguez eta David Villares Yelmo poliziak.


Can Vies: nola berreraiki amets bat

Ostegunean 19:00etatik aurrera Can Vies. Única solució: Reconstrucció hitzaldia eskeiniko du zentro sozial horretako kide batek Iruñeko Katakrak gunean.


Can Vieseko istiluetan parte hartzea egotzita ia lau urte arteko kartzela zigorra

Bartzelonako epaile batek zortzi hilabete eta hiru urte eta bederatzi hilabete arteko kartzela zigorra ezarri die lau gazteri. Gazte hauei 2014ko maiatzaren bukaeran Can Vies zentro sozial okupatuaren desalojoaren aurkako istiluetan parte hartzea egozten diete.


Bartzelonako Can Vies zentro sozial okupatua berreraikitzen jarraituko dute, eragozpenen gainetik

Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentro soziala berreraikitzen jarraituko dute, Udalak agindutakoaren aurka. Maiatzean etxe okupatua husten ahalegindu ziren eta eraikinak kalte larriak jasan zituen.


Eguneraketa berriak daude