Can Vies berreraikitzeko lanetan hasiak dira dagoeneko Bartzelonan, eta asteazkenetik larunbatera bitarteko deialdiak zabaldu dituzte. Horrekin batera, aurreko egunetan Sants auzoan modu bateko edo besteko laguntza eskaini duen orori eskerrak eman eta proiektu berrian parte hartzera gonbidatu dituzte.
"Iragan egunetako gertakariek etapa bat utzi dute atzean, baina berri bati eman diote hasiera, eta argi geratu da Sants auzoak Can Vies nahi duela eta prest dagoela espekulatzaile zein politikoen erasoei aurre egiteko", azaldu dute plataformakoek. Krisi sozial, ekonomiko eta politikoko garaiak direla adierazi dute, baina erakutsitako babesak antolatzen jarraitzeko indarra ematen duela.
Hori probestuz, ondorengo egunetarako prest dituzten berreraikitze deialdiak aurkeztu eta gonbitea zabaldu dute:
Asteazkena, ekainak 4:
* 20:00etan asanblada irekia
Osteguna, ekainak 5:
* 10:30ean auzolana
* 16:30ean auzolana
Larunbata, ekainak 7 (egun osoan zehar hainbat ekintza egongo dira):
* 10:30ean auzolana
* 14:30ean bazkari herrikoia
* 16:30ean auzolana
Berreraikuntzaren lehen pausuak ikus daitezke ondorengo bideoan: