Datu kezkagarriak jaso ditu LGTBIfobiaren aurkako Gasteizko txostenak

  • Soilik azken urtean hamahiru kasu jasotzen ditu Lumagorri HAT-k landutako txostenak; Gasteizko Udaltzaingoak, berriz, ez du salaketarik jaso.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 14an - 11:46
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sexu-eta genero-dibertsitatearen aurka Gasteizen izandako erasoen eta gorrotodelituei buruzko II. txostena. Horrela deitzen da Lumagorri HAT taldeak bigarren urtez jarraian aurkeztu duen lana.

78 orrialde dituen txostena  aurreko urtean aurkeztutakoaren jarraipena da, 2018ko maiatza-2019 apirila tartean jasotako kasuak biltzen dituena. Titular nagusietako bat hurrengoa da: guztira hamahiru kasu jasotzen ditu bigarren txosten honek, iazkoan hamabost bildu ziren bitartean. Hala ere, Lumagorriko kideek argi dute: 2018an, aurreko urtean leku eta baldintza berberetan gertatu ziren hainbat eraso ezin izan dira egiaztatu eta, horrenbestez, ezin izan dira zenbatu.

Eraso gehienak homosexualen eta transexualen aurkako zuzeneko diskriminaziokoak izan dira. Bestalde, 2017ko txostenean ez bezala, txosten honetan jasotako erasoak sakabanatuagoak egon dira: oso leku ezberdinetan izan dira (Gasteiz hiribidean, Zabalgunean edo Alde Zaharrean).

Horretaz gain, homosexualen aurkako pintadak, abesti homofoboak espazio publikoan edo aldizkari batean agertutako azal anofobikoak eta pasibofobiokoak ere biltzen ditu txostenak. Eliza katolikoa ere hizpide izan dute, bertako ordezkariek homosexualitatea sendatzeko terapien inguruan egindako adierazpenak salatuz.

Genero berekoen arteko biolentziari dagokionez, 2017ko txostenean bezala, aurten ere bi kasu ageri dira. “Errealitate berri hori dela-eta, ezinbestekoa da eztabaida sakona egitea eta lege bidez antolatzea gaia, gaur egun legedian jasota ez dagoen diskriminazio-mota hori errotik kentzeko”.

Kasuei dagokionez, emakume transexual baten kontrako bortxaketa gogor gaitzetsi dute: “Biolentzia matxista da hori […]: matxismo misoginoa eta transfobia”.

Baliabide eskasak

Lumagorrik erasoak antzematerako orduan kristalezko sabai bat dagoela uste du, elkarteak dituen baliabide eskasen ondorioz: borondatezko lana eta logistika mugatua.  Hau da, kontziente dira informean agertu diren baino eraso gehiago daudela, eta datu bat nabarmendu dute: kasuen % 90a ez da salatzen eta kasu guztiak antzemateko mugak daude.

Gasteizko Udaltzaingoaren iturrien arabera, ordea, ez da salaketa bat ere tramitatu sexu-orientazioagatik edo identitateagatik. Ertzaintza, berriz, salaketa bat jaso dute. Datu horiek, Lumagorriren arabera, errealitate sozialaren eta errealitatearen judizialaren artean alde handia dagoela egiaztatzen dute.

Lumagorrik jasotako kasu asko ez daude tipifikatuta Zigor Kodean gorroto-delitu gisa, eta, horrenbestez, legeak ez du jaso diskriminazioa bere osotasunean. Bigarrenez, biktima askok ez dute salaketarik jartzen.

Behatokia, beharrezkoa

Ikusgaitasunari eta gorroto-diskurtsoari dagokionez, ondorio argia atera dute informean: eremu publikoan ikusgaitasuna handitu ahala, gero eta eraso gehiago egongo dira. “Askatasunerako espazio gehiago konkistatu ahala, LGTBIfobia soziala nozitzeko arriskua ere handitu egiten da, Madrilen eta Bartzelonan, esaterako, egiaztatu izan denez”.

Zentzu honetan, txostenaren amaieran LGTBIfobiarekin amaitzeko hainbat gomendio jarri dituzte mahaiaren gainean. Sexu- eta genero dibertsitatearen aurkako gorroto-delituen Gasteizko Behatokia martxan jartzea beharrezkoa ikusten dute, eta hari behar dituen baliabideak hornitzea. “Baliabide horren sorrera berri atsegina da, Lumagorrik eremu honetan duen esperientzia aintzat hartuta”.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du, eta CC-by-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGTB mugimendua
Harrotasunez bete dituzte Euskal Herriko hiriburuetako kaleak, E28ko manifestazioetan

LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat kolektibok deituta sexu askapena eta harrotasuna aldarrikatu dituzte larunbatean Euskal Herriko hiriburuetan eginiko manifestazioetan. Loratuz Lotu, Anitzak, Lumagorri eta Sumin Trans taldeek jaso dute Ehgamek... [+]


LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, “sexu askapena eta harrotasuna” aldarrikatu ditu EHGAMek

Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua". 


2025-06-18 | June Fernández
Meloi saltzailea
Harro

Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]


Giza Liburutegiak LGTBI+ pertsonen testigantzak ekarriko ditu Nafarroako sei herritara

Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]


Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


LGTBIfobiaren Kontrako Eguna
“Ez utzi zirrikiturik diskurtso faxista kamuflatuen normalizazioari”

Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Euskara eta sexu-genero disidentziak uztartzeko zertzeladak

‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.


Nafarroan chemsex-ari erantzun koordinatu bat emateko baliabideen eta agenteen beharra mintzagai

Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.


Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefonoak aurkeztu dituzte Gasteizko jaietarako

Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]


Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak

Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin. 


2024-06-19 | June Fernández
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
“Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria”

Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]


Askatasunerako dantzalekua

Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).


2024-06-07 | Uriola.eus
Bilbao Bizkaia Harro-k erakunde publikoetatik 400.000 euro jaso izana gaitzetsi du Ehgamek

Diru publikoa LGBTI+ kolektiboaren problematikak merkantilizatu eta administrazioaren “pinkwashing-a” egiteko soilik erabiltzea egotzi die erakundeei.


Eguneraketa berriak daude