Datozen egunetan izendatuko dute Etxepareko zuzendari berria, Arzalluzek kargua utzi ostean

  • Etxepare Institutua zuzendaririk gabe geratu da, duela urtebete kargua hartu zuen Miren Arzalluzek Parisko Moda Institutua zuzenduko duela iragarri ondoren.


2017ko abenduaren 19an - 13:45
Urtebete egin du karguan Miren Arzalluzek (argazkia: Euskalkultura.com).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Aizpea Goenagaren eskutik jaso zuen Arzalluzek Etxepareren lekukoa, baina gutxi iraun du karguan. Parisko Palais Galliera zentroa zuzenduko du aurrerantzean. Frantziako Estatuko hiriburuko alkatetzak iragarri zuen astelehenean berria, esplikatuz ordura arte moda institutua zuzendu zuen Olivier Saillardek kargua utziko zuela iragartzean hasi zela nazioarteko lehiaketa ordezkoa aukeratzeko.

Arzalluz lehenago ere moda munduan aritutakoa da, Balenciaga museoan zazpi urtez lan egin zuen eta formazioz alor horretan espezializatuta dago. Parisko Moda Institutuarekin kolaboratutakoa zen Etxeparera iritsi baino lehen.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eskerrak eman dizkio Arzalluzi eta azaldu du datozen egunetan jakinaraziko dutela nor izango den euskal kultura nazioartekotzeko xedea duen erakunde publikoko hurrengo zuzendaria.


Etxepare Institutua kanalean gehiago
2018ko otsailaren 1
Irene Larraza, Etxepare Institutuko zuzendaria
"Munduko kultur institutu guztiekin parez parez aritu nahi dugu"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...