Konfiantzazko pertsona bat aukeratu du Etxepare Institutuak Arzalluz ordezkatzeko: Irene Larraza

  • Etxeko pertsona bat aukeratu du Etxepare Institutuak zuzendari kargua utzi berri duen Miren Arzalluz ordezkatzeko: Irene Larraza izango da Etxepareko zuzendari berria, 2012tik institutuan lan egiten du eta ondo ezagutzen du erakundea.


2017ko abenduaren 21an - 14:04
Irene Larraza 2012tik ari da lanean Etxepare Institutuan (argazkia: Irekia).

Nafarroako Unibertsitatean Komunikazio Zientzietan lizentziatua da Larraza (Tolosa, 1970) eta Herri Irratian hasi zuen ibilbide profesionala. Gerora, Koldo Mitxelena Kulturuneko promozio eta zabalkunde arduraduna izan zen eta Syntorama musikarien agentzian ere lan egin du.

Etxepare Institutuaren barruan funtzio ugari bete du Larrazak: komunikazio, prentsa eta internet arduraduna izan zen 2012tik 2016ra eta iaztik orain arte kultura sustatu eta hedatzeko zuzendaria izan da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak albistea eman duenean esplikatu du Larraza zuzendari postuan jartzearekin jarraipena eman nahi diola duela urtebete Miren Arzalluzekin hasitako etapari, “erakundea, herrialdearen kultur ehuna eta bere premiak sakonetik ezagutzen dituen pertsona honen bitartez”.

Arzalluzen zuzendaritza-aldia laburra aste honetan amaitu zen, aurreikusi gabeko iragarpen batekin: Parisko Palais Galliera zuzentzeko eskaintza jaso zuela eta Etxepare utziko zuela zabaldu zuten hedabideek. Urtebete eskas iraun du karguan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxepare Institutua
2021-06-02 | dantzan.eus
Euskal Dantza

Tokian tokiko dantza tradizionalekin hasi eta abangoardiako antzerki fisikoraino, euskal dantzek nortasun bereziko eskaintza zabala dute. Euskal dantzen ikuspegi orokor hori jaso du Oier Araolazak idatzi eta Etxepare Institutuak argitaratutako Euskal Dantza liburuxkak.


2018-02-04 | Lander Arretxea
Irene Larraza, Etxepare Institutuko zuzendaria
"Munduko kultur institutu guztiekin parez parez aritu nahi dugu"

Etxepare Institutuko zuzendari berria da Irene Larraza tolosarra. Aurrez, sei urte eman ditu bertan, bestelako arduretan. Etxea ongi ezagutzen du. Miren Arzalluzek duela urtebete hasitako bidea jarraitzea egokitu zaio, baina nahi luke, lan horretan, bere eskua eta egiteko moduak... [+]


2017-12-19 | ARGIA
Datozen egunetan izendatuko dute Etxepareko zuzendari berria, Arzalluzek kargua utzi ostean

Etxepare Institutua zuzendaririk gabe geratu da, duela urtebete kargua hartu zuen Miren Arzalluzek Parisko Moda Institutua zuzenduko duela iragarri ondoren.


2016-11-02 | ARGIA
Joseba Sarrionandiak Etxepare Institutuaren irakurletza zuzenduko du Habanan

Etxeparek institutuak jakinarazi duenez azarotik aurrera Habanako Unibertsitatean zabalduko duen irakurletzan ariko da idazle iurretarra Euskara hizkuntzaren historia ikastaroa ematen.


Eguneraketa berriak daude