Datozen bi urteetan, gutxienez zazpi hotel irekiko dituzte Bilbon

  • Zazpi dira beraien ateak zabaltzeko lanean ari diren hotelak. Beste hiru konpainiak, aldiz, begiz jota dituzte zenbait eraikin, beraz baliteke aurki zabalduko diren hotelen zenbakiak gora egitea.


2019ko urtarrilaren 17an - 11:38

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako diputatu Imanol Padralesek 2025. urtera arteko helburu turistikoak eman ditu jakitera. Deia egunkariak jaso duenez, iragarritako hotelen irekitzeekin 1.000 gela berri izango dira aurki Bilbon.

Egunkariak emandako datuen arabera, batez beste %36 bete ziren Bilboko hotelak 2015ean, eta 2018an %58ra igo zen batez bestekoa. Igoerak izan du eraginik prezioetan ere, HRS Group konpainiak egindako Hotel Price Radar ikerketak ageriko jarri duenez. Bertan, 2017tik 2018ra hoteletako prezioek izandako bilakaera jasotzen da. Espainiako Estatuko datuekin alderatuz, 2018an inon baino gehiago igo ziren hoteletako gelen prezioak Bizkaiko hiriburuan. Batez besteko prezioa 99 eurokoa izatetik, 111 eurokoa izatera pasa zen.

Datu oro hiriaren turistifikazioa nabarmentzera dator, eta azken urteko datuek erakusten duten turismo gorakadak iaz Bilbon egindako makro ekimenekin zerikusi zuzena du. Alabaina, goranzko hori positibotzat jotzen dute instituzioek, Deiak jasotzen duenez “urtean 85.000 turista hartuz era jasangarrian hazten joatea” baita hauen asmoa. Helburu horri jarraituz, askotariko hotelei eta beste hainbat makro ekimeni emango zaie bide.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Eguneraketa berriak daude