Danimarkako futbol selekzioko neskak greban, haien baldintzengatik protestan


Jon Torner Zabala @jtorner
2017ko urriaren 20a

Danimarkako emakumezkoen futbol selekzioak ez du Munduko Txapelketarako sailkapen faseko Suediaren aurkako partida jokatuko. Soldata igoera eta partiduen atarikoetan DBU Danimarkako Futbol Federazioren kontratupean aritzea eskatzen dute jokalariek, eta haien eskaerak betetzen ez direla-eta, greba egitea erabaki dute.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Futbola  |  Danimarka  |  Generoa

Futbola kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-21 | Jon Torner Zabala
Harmailetako animoek ez dute oihartzunik bulegoetan

15.132 ikusle bildu ziren urriaren 12an Gasteizko Mendizorrotza futbol estadioan, Euskal selekzioak duela bi urte San Mamesen jokatutako partidan bezainbeste. Orduko hartan baino giro askoz ere hobea zegoen halere harmailetan, nabarmen biziago zeuden animoak. Txaloak beraz zaleentzat, duela bi urte hilzorian ikusten genuen proiektuarekiko ilusioa pizteagatik.

Venezuelaren aurkakoa FIFA datetan jokatu da, eta horrek ere lagundu du, oihartzun handiagoa lortzeaz gain, bide ematen duelako... [+]


2018-10-17 | ARGIA
Semea hil eta sei urte geroago, barkamena eskatu diete I˝igo Cabacasen gurasoei operatiboko sei ertzainetatik bik

Iñigo Cabacas auziaren barruan epaitzen ari diren sei ertzainetatik bik barkamena eskatu diete hildakoaren gurasoei, astelehenean epaitegiko atean haiekin topo egin zutenean. Fina Liceranzuk, Cabacasen amak, kontatu du gertatutakoa.


2018-10-14 | Saioa Baleztena
Melanie Serrano. Etiketak erraustu
"Baršan hasi nintzenean gure taldea amateurra zen, orain profesionala da"

Emakumezkoen Barcelona taldeko (FCB) jokalaririk aspaldikoena da Melanie Serrano (Sevilla, Andaluzia, 1989). Neska-mutilen arteko parekidetasunetik urrun egon arren, hamabosgarren denboraldia abiatu berri duenean emakumezkoen futbolaren eboluzioa azpimarratzen du gorri-urdinak.


2018-10-11 | Jon Torner Zabala
Iruzurra futbolean: Polizia makrooperazioa Belgikan

Belgikako futbol taldeen dozenaka egoitza miatu ditu Poliziak, iruzurraren kontrako makrooperazioan. Zenbait taldek, 2017-18 denboraldiko partiden emaitzak adosteaz gain, dirua zuritzeko baliatu dituzte klubak, ikerketen arabera.


2018-10-07 | Jon Torner Zabala
Jokoa normalizatzea, apustu arriskutsua

Gure herrietako denda eta ostatu ugarik itxi dituzte ateak, eta zabaltzen ari dira joko-areto berriak, kirol-apustuen gerizpean nagusiki. Geroz eta gazteago murgiltzen gara jokoan, neurri handi batean Internetek –telefono mugikorrak– eskaintzen duen erosotasun eta bat-batekotasunak hauspotuta. Abantaila dirudiena, ordea, kalterako da sarri, adikzioa borrokatzea helburu duten elkarteetatik diotenez. Kalterako den bezala jokoak duen irudi geroz eta normalizatuagoa, Gasteizko... [+]


Arrazakeriaren aurkako golak

Futbolaren aurpegirik distiratsu eta era berean lokaztuena erakutsi ohi digute hedabideek. Zirkua negozio. Asko dira, baina, futbolak herriarena izan behar duela aldarrikatzen duten zaleak, eta balore batzuk sustatzeko erreminta ona dela pentsatzen dutenak.


2018-08-01 | ARGIA
Haserrea sarean Athleticek eta Eibarrek babesle ofizial apustu etxe bat izendatu ostean

Athletic eta Eibar futbol taldeek asteazkenean jakinarazi dute apustu etxe bat izango dela denboraldi honetan babesle ofizial bat. Haserrea eragin du erabakiak eta sarean erantzunak berehalakoak izan dira.


Fauna publikoa
Nik ez dut bigarren talderik

Mesedez, ez esan Real Madrilen jokatzea dela edozein futbolariren ametsa. Onenetako batzuk –Maradona, Cruyff, nik zer dakit, Lopez Ufarte– merengea dastatu gabekoak dira eta ez dute haren faltarik sumatu ostikolarien olinpoan sartzeko.


Eguneraketa berriak daude