Dakar 2020: ezagutu Saudi Arabia eta Espainiako Estatuaren arteko lotura militarra, etapaz etapa

  • Ignacio Robles suhiltzaile ezagunak aurtengo edizioan igaroko dituzten hainbat hiri eta puntu aztertu ditu, eta bertan gertatutakoak salatu, sare sozialen bidez


2020ko urtarrilaren 02an - 15:22
Irudia: Motorsport

Igandean automobilismoak duen lasterketa garrantzitsuenetako bati emango diote hasiera: Dakar 2020a. Urte asko dira Hego Amerikan antolatu izan dutela, baina aurten Saudi Arabian ezagutuko dira moto, auto eta kamioirik onenak zeintzuk diren. Urtarrilaren 17ra bitarte bidaia luzea dute gidariek, baina egingo duten ibilbideko toki eta hiri asko lasterketatik harago doazen aferengatik egin dira ezagun.

Ignacio Robles, Bilboko portuan arma kargamentu batean parte hartzeari uko egin zion suhiltzaile ezagunak, ibilbideko gune horiek aztertu eta Saudi Arabia "estatu terroristak" Espainiako Estatuarekin duen zerikusia salatu du sare sozialen bitartez. Hona Twitter bidez zabaldu duen haria:

 

 

 

 

Aztertu duen puntuetako bat Jeddah hiria da. Roblesek gogora ekarri duen bezala, Bilbotik 12.000 tona arma bidali zituzten Saudi Arabiako portu horretara, besteak beste, Yemeni militarki eraso egiteko. Automobilismo lasterketako beste hainbat puntu ere lotuak daude armagintza eta Espainiako Estatuarekin. Roblesek Saudi Arabiaren politika "faxista" salatu du.

 

 

 

Dakar 2020ko ibilbidea

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Saudi Arabia
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Saudi Arabiak ehunka migratzaile etiopiar hil dituela salatu du Human Rights Watchek

Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera bitarte emandako hainbat kasu ikertu ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Migratzaile afrikarrak, gehienak etiopiarrak, jazartzen dituelako “gizateriaren aurkako krimenak” gauzatzen ari dela salatu du.


Eguneraketa berriak daude