Saudi Arabiak ez du lortu NBEko Giza Eskubideen Kontseiluan nahi zuen postua

  • Hamabost postu berritu ditu Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak. Saudi Arabiak ez du lortu NBEko Giza Eskubideen Kontseiluan sartzeko beharrezko babesa. Bolivia, Txina edo Pakistan sartu dira, besteak beste, kide berrien artean.


2020ko urriaren 14an - 11:52
Salman bin Abdulaziz eta Mohamed bin Salman Saudi Arabiako errege eta printzea.

Saudi Arabiak ez du eserlekurik lortu hamabost postu berritu dituen Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseiluan.

Asiako eta Ozeano Bareko taldetik hautagaitzat aurkeztu diren bost herrialdetatik lauk baino ez dute lortu postua kontseiluan. Txina, Saudi Arabia, Nepal, Pakistan eta Uzbekistan aurkeztu dira. Monarkia absolutuz gobernatzen den herrialde arabiarra kenduta, beste denek lortu dute sartzea. 

Azkenik, Bolivia, Boli Kosta, Erresuma Batua, Errusia, Frantziako Estatua, Gabon, Kuba, Malawi, Mexiko, Nepal, Pakistan, Senegal, Txina, Ukraina eta Uzbekistan izango dira organoan sartuko diren hamabost herrialdeak. Hiru urte egongo dira datorren urtarrilaren 1etik aurrera. Herrialde horien guztien artean, Human Rights Watchek Errusia, Kuba eta Txinaren hautagaitzak baztertu nahi izan ditu.

Saudi Arabiako kasuari dagokionez, gobernuz kanpoko erakundeak gogorarazi du, agintariek erreformak iragarri arren, herrialdeak giza eskubideen defendatzaileen eta disidenteen aurka egiten jarraitzen duela, eta kontu gutxi ematen dituela iraganeko krimenengatik, Jamal Khashoggi kazetariaren heriotza barne.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Saudi Arabia
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Saudi Arabiak ehunka migratzaile etiopiar hil dituela salatu du Human Rights Watchek

Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera bitarte emandako hainbat kasu ikertu ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Migratzaile afrikarrak, gehienak etiopiarrak, jazartzen dituelako “gizateriaren aurkako krimenak” gauzatzen ari dela salatu du.


Saudi Arabiako agintari nagusiak aitortu du ‘Peak Oil’-a 2027rako aurreikusten duela

Urteak dira Peak Oil edo Petrolioaren gailurrari buruz hitz egiten ari direla adituak. Oraingoan baina, Arabia Saudiko Mohammed bin Salman printzeak hitzaldi publiko batean adierazi du espero baino lehenago iritsiko dela puntu hori, 2027an.


2022-03-14 | ARGIA
81 pertsona exekutatu dituzte egun bakarrean Saudi Arabian

Hainbat deliturengatik kondenatutako presoak zeuden Saudi Arabian exekutatutako 81 pertsonen artean. Egun bakarrean –larunbatean– exekutatu dituzte guztiak, SPA albiste agentziak jakinarazi duenez.

 


Borboiak S.A.
Ustelkeria zaharra, abiadura handian

Juan Carlos I.a Espainiako errege emerituaren azken eskandalua, Saudi Arabiako AHTren eraikuntzagatik jasotako eskupekoa, monarka espainiarrek aspaldi hasitako zerrenda luze baten enegarrena da. Borboi Etxearen ustelkeria sistematikoa, huts egin duen estatu ahul baten sintoma... [+]


2020-06-09 | ARGIA
Auzitegi Gorenak ikertuko du Juan Carlos Borboikoak komisiorik kobratu zuen Mekako AHTko obrengatik

Auzitegi Gorenak hartu du Juan Carlos Borboikoa ikertzeko ardura, Mekara (Saudi Arabia) doan Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza lanetan Espainiako estatuko enpresa multzo baten aldeko bitartekari egiteagatik 2011n komisioak kobratu zituen argitzeko. Juan Ignacio Campos Campos... [+]


Saudi Arabiak adin txikikoen heriotza zigorra deuseztatu du

Adin txikikoek egindako delituengatik heriotza zigorrik egongo ez dela adierazi du Saudi Arabiako Giza Eskubideen Komisioko presidente Awwad Alawwadek. Horren ordez, gehienez jota hamar urtez egon beharko dute adin txikikoen zentroetan.


2020-04-01 | ARGIA
Juan Carlos Borboikoa ikertzea oztopatu dute berriz PSOEk, PPk eta Voxek Espainiako Kongresuan

PSOEk, PPk eta Voxek atzera bota dute Juan Carlos Borboikoa Espainiako errege emerituaren ustezko irregulartasunak eta Suitzan dituen kontuak ikertzeko batzorde bat sortzeko eskaera. Hirugarren aldia da martxoan hori egiten dutena. ERC, EAJ, EH Bildu, Junts per Catalunya, CUP,... [+]


Eguneraketa berriak daude