81 pertsona exekutatu dituzte egun bakarrean Saudi Arabian

  • Hainbat deliturengatik kondenatutako presoak zeuden Saudi Arabian exekutatutako 81 pertsonen artean. Egun bakarrean –larunbatean– exekutatu dituzte guztiak, SPA albiste agentziak jakinarazi duenez.

     


2022ko martxoaren 14an - 09:28
Mohammed Bin Salman printzea. / CNN

"Gizon, emakume eta haur errugabeak hil dituzten pertsonak" exekutatu ditu Gobernuak, baita Al Qaeda eta Estatu Islamiarreko kideak ere. Dioenez, akusatuei aukera eman diete abokatua izateko, eta prozesu judizial osoan bermatu zaizkie legeak jasotzen dituen eskubide guztiak. "Erresumak jarrera irmoarekin egingo die aurre terrorismoari eta mundu osoaren egonkortasuna mehatxatzen duten muturreko ideologiei", azaldu du Gobernuak.

Azkenekoz, 2016an gertatu zen exekuzio masiboa Saudi Arabian. Orduko hartan 47 pertsona hil zituzten.

Ia erdia xiitak izango direnaren susmoa

Hainbat erakundek adierazi dutenez, larunbatean exekutatutako pertsonen erdia inguru xiitak dira, baina Saudi Arabiako gobernuak ez du haien identitateaz informazio askorik eman.

Ali Adubusik, Giza Eskubideen aldeko Erakunde Saudi-Europarreko zuzendariariak, ohartarazi du hildako pertsonetako batzuk torturak jasan zituztela, eta "sekretupean" epaitu dituztela.

Bestetik, hainbat hedabidek nabarmendu du exekuzioak gertatu direla mundua Errusia eta Ukrainari begira dagoenean, argindar edota erregaiaren prezioak arreta-gune nagusietakoa direnean, eta hain justu, Boris Johnson lehen ministro britainiarra adibidez Saudi Arabiara joatekoa dela petrolioaren ingurukoez hitz egitera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Saudi Arabia
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Saudi Arabiak ehunka migratzaile etiopiar hil dituela salatu du Human Rights Watchek

Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera bitarte emandako hainbat kasu ikertu ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Migratzaile afrikarrak, gehienak etiopiarrak, jazartzen dituelako “gizateriaren aurkako krimenak” gauzatzen ari dela salatu du.


Eguneraketa berriak daude