Dagoeneko hamaika dira aurten lan istripuz hildako langileak

  • 24 orduren barruan hil dira azken biak: otsailaren 4 arratsaldean Santurtzin hil da hamaikagarrena, Zamakona ontziolan garabia gainera erorita. Eta otsailaren 3an Galdakaon hil da aurrekoa, GHI Hornos Industriales enpresan pieza bat gainera erorita. Sindikatuek lan istripuen oinarrian prekarietatea dagoela salatu dute.


2020ko otsailaren 05an - 06:23

Santurtziarra zen eta 60 urte zituen Bilboko Portuko langileak. Berak maneiatzen zuen neurri handiko garabia erori egin da.

Galdakaon GHI Hornos Industriales lantokian hildakoa Tecresa enpresako langilea zen, Laudiokoa eta 40 urte zituen. Otsailaren 4an bai Galdakaon eta bai Laudion elkarretaratzeak egin zituzten. LABek GHIren datu hau salatu du: "Enpresa honek 2018an irabaziak bikoiztu zituen eta onartezina da etekin ekonomikoak langileen segurtasun eta bizitzaren aurretik ezartzea".

Sindikatuen adierazpenak

Familiari elkartasuna eta babesa adierazi diote ELA eta LAB sindikatuek eta administrazioari eskatu diote kasuak ikertu eta erantzukizunak argitzeko.

ELA sindikatuak hau adierazi du: "Datu hau onartezina izanik  Gasteizko eta Nafarroako Gobernuek eta baita patronal ezberdinek ere erreakzionatzea eragin behar luke,  lan osasun eta segurtasunari enpresetan lehentasuna emateko eta lan istripu eta lan gaixotasunen oinarrian dagoen prekariatearen aurka neurriak ezartzeko".

LABek: " Onartezina da behin eta berriz istripu mota hau errepikatzea, oinarrizko segurtasun neurriekin ekiditu zezakeena. Nazkatuak gaude.

LABen argi dugu laneko indarkeriarekin amaitzeko lan eta bizitza duina bermatu behar direla, lanetik onik eta bizirik bueltatzea eskubidea dugulako. Ezinbestez eredu berri bat gauzatu behar dugu, enpresen etekinen gainetik langileon bizitza eta osasuna lehentsiko dituena".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


2024-01-22 | ARGIA
Lau langile hil ziren Euskal Herrian aurreko astean

Urizaharreko harrobian lanean ari zela hil zen behargin bat joan den ostiralean, makina batek harrapatuta. Urtea hasi denetik, zortzi langile hil dira.


Eguneraketa berriak daude