Cristina Uriarte: elite ekonomikoen ala pertsonen beharrak?

  • Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) Hezkuntza Sailburuak, familiak bahitzea leporatu die ELA, LAB eta EILAS sindikatuei. Adierazpenok prentsan irakurri ditut urtarrilaren 12an. Aipatu sindikatuek, martxoa eta ekaina bitarte hainbat greba egun deitu dituzte EAEko irakaskuntza publiko ez unibertsitarioan.


2018ko otsailaren 07an - 16:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bi ardatz edo ezaugarri nagusi izan ditu EAEko hezkuntza politikak azken urteetan. Batetik, 2009an hasi eta gaur egun mantentzen diren murrizketak (soldaten izozteak, gelako ikasle kopuruen handitzea, ordu lektiboen igoera, ordezkapenak berandutzea … ). Bestetik, LOMCEren alaba den Heziberri dekretua, 2015-16.etik zailtasunez ezartzen ari dena,besteak beste, hezkuntza eragile gehienak kontra daudelako.       

Murrizketaren ardatzak bat egiten dute Europako eskuin mutur, eskuin, zentro eta ezkertiartzat jotzen diren hainbat alderdi zein gobernuren agenda neoliberalarekin. Ideologiak ideologi, batzuk eta besteek bat egiten dute ekintzetan: hezkuntzan gero eta gutxiago gastatu, gero eta gutxiago inbertitzen dute. Zergatik?          

Hezkuntzan gastatzeari, jarrera okerra irizten diotelako. Orain nonbait, hezkuntzak zerikusi lausoagoa du herrialde baten garapenarekin zein giza eskubideen babesarekin.   Boteredunek planteamendua irauli egin dute, Lehenengo Mundu Gerraren ostean hasi eta bigarrenaren ondoren nagusitu zen joera aldatuz.

Gaur egun Europa menperatzen duten aberatsek (bankariak, multinazional, enpresariak) zein hauen menpeko burokratek (Europako Komisioa, Kontseilua, Parlamentua) ondoko tesia defendatzen dute: eraginkortasunez inbertitu behar dela dirua hezkuntzan. Eta boteredunentzat kale garbitzaile baten hezkuntzan inbertitzea ez da eraginkorra: zertarako dirua gastatu erratza astintzen lan egingo duen pertsona batengan? Zertarako dirua gastatu bizimodua kañak zerbitzatzen aterako duen kamareroaren hezkuntzan? Zertarako dirua gastatu soldata agureei ipurdia garbitzen aterako duen langilearen hezkuntzan? 

Beraz, pertsona baten hezkuntzan inbertituko da baldin eta kontsideratzen bada pertsona horrek (beteko duen lanpostuaren bidez) jendarteari itzuli egingo diola berak jaso duen dirua. Sinplifikatuz, merezi du dirua gastatzea ingeniariak, medikuak, abokatuak, ekonomialariak hezten; eta ez kale garbitzaileak, zerbitzariak edota kamioilariak.          

Boteredunen eraginkortasunaren logikari jarraitzen badiogu, sekulako garrantzia du ongi aukeratzea zein ikaslek jasoko duen heziketa, zein ikaslerekin gastatu dirua. Horretarako emaitza hoberenak aterako dituzten ikasleak detektatu, lokalizatu eta identifikatu behar dira. Era berean atzeman behar dira ikasle txarrak, haiekin alferrikako gasturik ez egiteko.  

Munduko herrialde askotan PISA azterketak ezartzen duen hezkuntza filosofiaren bidez egiten dute bereizketa; Espainian, LOMCErekin eta EAEn, Heziberrik ezarri nahi dituen azterketekin.

Azterketa horiek (lehen hezkuntzako hirugarren zein seigarren mailakoak ) filtro moduan erabiliko dira: emaitza hoberenak dituztenak aurrera egingo dute ikas prozesuan eta tontoenak albo batera utziko dituzte. Emaitza onenak dituzten ikasleek, filtroak gainditu ahala (errebalida, selektibitatea … ), unibertsitaterainoko ibilbidea egin ahal izango dute; elitea izango dira. Besteak, zaborra.

Eta hementxe dago gakoa: zein ikaslek lortuko ditu emaitza hoberenak? Ez pentsa langileenak edo azkarrenak lortuko dituenik, inguruen sozioekonomiko hoberena duenak baizik. Hots, aberatsen seme-alabek pobreenenak baino emaitza hobeak aterako dituzte, jadanik hala dela demostratua dagoelako: ”Beste hitz batzuekin, nahiz eta haur guztiek oinarrizko hezkuntza jaso, oso litekeena da maila sozial apalekoek emaitza okerragoak izatea maila altukoek baino. Hauxe islatuko zen errepikapen tasa edo eskola porrot tasa altuagoekin, kalifikazio txarragoekin eta abar.” (Morduchowicz, 2003).

Laburbilduz: Europan azken urtetan bultzatzen diren hezkuntza politikek diru gutxiago xahutu nahi dute pertsonak hezten. Gastatu nahi dutena emaitza hoberenak lortzen dituztenekin inbertitu nahi dute. Ondorioa: aberats eta pobreen arteko diferentziak handitzen ari den ingurugiro sozioekonomiko batean, hezkuntza sistemak erabili nahi dituzte aberatsek gehiago irabaz dezaten, pobreek pobreen lanak egiten jarraitzeko.

Ez da soldata kontua soilik, ez da geletan ditugun ikasle kopuruak soilik, ez da heziketa bereziko langileen edota sukaldarien prekarizazioa soilik. Jokoan dagoena: hezkuntza, elite ekonomikoen ala pertsonen zerbitzura? Etekin ekonomikoa ateratzeko ala pertsonen eskubideak babesteko?

Uriarte anderea, zuk ez dituzu familiak bahitzen, ez. Zuk bazterkeriara eta pobreziara kondenatzen dituzu. Zure murrizketek eta politikek aberats eta pobreen arteko arrakala handitzen dute.

Beraz, sindikatuek konbokatu dituzten greba egunak, eskubidea ez ezik, hezkuntza jendartearen kohesiorako tresna dela kontsideratzen dugunontzat, betebeharra ere ez ote den.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


Teknologia
Lehen mugikor adimentsua

Egungo bizimoduan “pertsona bat gailu bat” mantra bete dela argi dago. Gailu barik ere bizi daiteke, eta oso ondo bizi, baina aukera hori gutxi batzuen luxua eta/edo hautua bilakatu da.

Ezagun batek semeari lehen mugikor adimentsua eman behar ziola-eta, zenbait... [+]


Martxa eta burujabetzak

Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]


2025-07-23 | Edu Zelaieta Anta
Ekarri seiko hori

Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.

– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]


Egia esan

Egia esan, ez dakit nola hasi zen, hedabideetan, kirolarien elkarrizketetan, egia esan errepikatzeko ohitura. Pilotariak, txirrindulariak, futbolariak… Aipamen hori egin ezean, gezurra esango zuten? Ebanjelioetako Benetan diotsuet imitatu nahia?

Hedabideetan ere agertu... [+]


2025-07-23 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (I)

Antza denez, dualista naiz, izan nahi ez dudan arren. Esaldia bukle bat da: izan nahi ez dudan zerbait naiz, orduan: nor da esaldian ezkutuan dagoen nia, dualista izan nahi ez duena? Edo, alderantziz, dualista dena da, hain zuzen, ni hori (izan nahi ez badu ere)? Nahaspila... [+]


Mutualitateen itzalean: langileen osasuna mehatxupean

Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]


2025-07-23 | June Fernández
Meloi saltzailea
Duintasuna

Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


2025-07-22 | Patxi Azparren
Armagintza eta gerrekin eten

Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


Cesar-Neron kasua

Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]


Eguneraketa berriak daude