Creative Commons lizentzia berriena euskaratzen laguntzerik?

  • Creative Commons lizentzien bertsio berrienak euskaratzeko prozesu ireki bati ekin diogu Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzordean. CC BY-NC-SA 4.0 lizentziaren euskarazko zirriborroa ikusgai izango da webgune honetan. Itzulpena hobetzen lagundu nahi baduzu, bertara jo eta iruzkin bat utz dezakezu, 2018ko uztailaren 31 baino lehen. Beherago azaltzen dugu zergatik den hau inportantea.


2018ko ekainaren 22an - 13:19

Ezaguna da Interneteko euskal komunitatearentzat lizentzia libreek duten garrantzia. Bada, Euskararen Aholku Batzordeak Euskarazko IKTak: Gomendioak Herri-aginteentzat dokumentuan, besteak beste, honako gomendio hau eman zuen: Diru-laguntza publikoaz sortutako edukien Copyleft politika arautu, lizentzia libreak bultzatuz. Gomendioa betetzeko proposamenen artean, hauxe aholkatu zen:

“Eusko Jaurlaritzak dituen baliabideekin euskararen eta zuzenbidearen ikuspuntutik bertsio hauen eta ondorengoen kalitatezko itzulpenak eta lokalizazioak bermatzea. Horrela, diru-laguntza publikoen esparruan ez ezik, dagoeneko lizentzia hauek erabiltzen dituzten euskal norbanako, enpresa eta erakundeek ere erosotasun handiagoz eta, agian, baita maiztasun handiagoz ere erabiliko lituzkete”

 

Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzordeak egindako proposamenari jarraiki, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gehien erabiltzen diren lizentziak itzuli eta laster argitaratuko ditu. Hala ere, argitaratu aurretik, Creative Commons Fundazioak bere lizentzia eta tresnen itzulpen-politikan zehazten dituen beharrak betetzeko, zirriborroa ikusgai izango da, uztailaren 31 arte, webgune honetan. Itzulpena hobetzen lagundu nahi baduzu, bertara jo eta iruzkin bat utz dezakezu, 2018ko uztailaren 31 baino lehen. 

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu lan honetan buru-belarri ibili diren Marko Txopitea “Txopi” eta Gotzon Egiari; izan ere, beraien laguntza ezinbestekoa izan baita egitasmoa aurrera eramateko.

Maite Goñi (Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzordearen izenean)

Artikulu hau Sustatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jakintza librea
Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


2024-02-02 | Sustatu
Wikiflex: Wikipediaren filmoteka, streaming modura

Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]


2023-10-11 | Sustatu
Euskal ondarea airetik drone bidez, Wikipediarako irudi libreak

Euskal Herria airetik... Helikopteroz lehenago eta dronez oraintsuago egindako bideoak ezagutzen ditugu, ETBn saioak egon ziren, gaur egunean sustapen bideoetan ohikoak dira. Baina berritasun interesgarri bat oraingoan: Xabier Cañas wikilariaren eskutik, eta Euskal... [+]


Mugikorrari ere hitz egin euskaraz

Mozilla Fundazioak, Firefox nabigatzaile librearen garatzaileak, beste balio batzuetan oinarritutako ahots ezagutza teknologiak sortzeko apustua egin zuen, Common Voice proiektua garatuz.


Eguneraketa berriak daude