COVID-19 pasaportearen baldintza eremu askotara zabaldu du Macronek

  • Uztailaren 12an telebistaz egindako adierazpenean Frantziako presidenteak jakinarazi du irailaren 15etik aitzina osasun langile profesional eta boluntario denek txertoa hartuta egon beharko dutela, baita zaharrak zaintzen dituzten langileek ere. Osasun ministroak zehaztu du txertatzen ez direnek ezingo dutela lanik egin eta ez dutela soldata kobratuko.


2021eko uztailaren 13an - 07:06
Azken eguneraketa: 09:29

"Gizatasuna sarituko dugu, eta txertatuak ez direnei bideratuko dizkiegu murrizketak". Horrela planteatzen du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak COVID-19ari eta batez ere Delta aldaera berriari aurre egiteko estrategia. Hori horrela, gizarte osoa txertatzea ez du derrigortzen Frantziako Gobernuak, baina bai, "osasun pasea" izendaturiko COVID-19 pasaportea edukitzea. "Uztailaren 21etik aurrera, osasun pasea aisialdi eta kultura guneetara zabalduko dugu. Konkretuki, hamabi urtetik gorako guztiek txertatuak izan beharko dute, edota testaren emaitza negatiboa ukan beharko dute [50 lagun baino gehiagoko] ikusgarri, atrakzio parke, kontzertu edota festibal batera sartzeko". Hori hasteko, eta abuztuaren hastapenetik aurrera, kafetegi, jatetxe, taberna, zentro komertzial, garraio publiko baita ospitaleetan egoteko baldintza bilakatuko da ere. Paraleloki, orain arte kitorik ziren antigeno testak eta PCR probak bere poltsikotik ordaindu beharko ditu herritarrak udazkenetik goiti; hor ere azkenean, txertatzera bideratzeko helburuarekin.

Hori horrela, bizitza soziala bermatzeko eta sozializazio espazioetan egoteko baldintza txertoari estuki lotua izanen dute Ipar Euskal Herriko herritarrek eta orokorki Frantziako Estatukoek. Helburua argiki plazaraturik du Macronek: "Frantses guztiak txertatuak izatea dugu helburu, hau delako bizitza normalera itzultzeko bide bakarra". Uztailaren 12an egindako hitzaldian plazaratu ditu Macronek neurri berri hauek eta uztailaren 21ean eztabaidagai izanen dituzte Frantziako Asanblada Nazionalean.

Osasun arlokoek txertatu beharko dute, bai ala bai

Horrez gain, Frantziako presidenteak esan du irailaren 15etik aurrera osasun langile profesional eta boluntario denek txertoa hartuta egon beharko dutela derrigor, baita zaharrak zaintzen dituzten langileek ere. Olivier Veran Osasun ministroak berehala gehitu du txertatzen ez direnek ezingo dutela lanik egin eta ez dutela soldata kobratuko.

Frantziako Estatuan zahar etxeetako langileen %45ek hartua du txerto osoa, ospitaleetan %64k eta beren kabuz lan egiten dutenen %81ak.

Bestalde, "herri arriskutsuetatik" sartzen direnei begira kontrolak "areagotuko" ditu Frantziako Poliziak eta "isolamendua behartua" izanen dute txertatuak ez diren herritarrek. Osasun larrialdi egoera ezarri du berriz ere Martinika eta Reunion ugarteetan.

Hortik berehala, 926.000 lagunek hitzordua harturik

Macronen helburua hein batean bete dela erran daiteke, ikusirik adierazpena bukatu bezain laster zenbat konexio izan diren  Doctolib webgunean. Webgune honetatik pasa behar izaten dute Ipar Euskal Herriko eta orokorki Frantziako herritarrek osasun arloko hitzordu bat hartzeko. Doctolib guneko zuzendariak zehaztu dutenez, azto gauean, hots, Macronen hitzartzea bukatu eta, txertatzeko "minuturo 20.000 hitzordu" hartu dira eta konexio kopurua handiegia izanki, "hamar minutuz itxaron behar" zen. Orotara, uztailaren 12ko gauean 926.000 lagunek dute txertoa egiteko hitzordua hartu, eta 7,2 milioi konexio izan dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude